Egunean 7 fruta eta barazki pieza jateak bizitza luzatzen du
Egunean zazpi fruta eta barazki pieza kontsumitzeak osasunean, egunean ohikoak diren bostak baino onura gehiago dakartza, Londresko University Collegek egindako ikerketa batek ondorioztatu duen bezala.
Ikerketa 65.226 gizon-emakumeri egin zaie 2001 eta 2008 artean, eta adierazi zuen egunero zazpi fruta eta zazpi barazki pieza jateak % 42 jaisten duela gaixotasun baten bidez hiltzeko arriskua. Bestalde, egunean bost pieza fruta eta barazki kontsumitzeak portzentajea % 29ra jaisten zen.
Ikertzaileek ikerketa aurrera eramateko, "Osasun Inkesta Nazionala" erabili zuten zeinetan bertan, britainiarren bizimoduari eta dietari buruzko datuak daude bilduta. Datu hauek medikuarengana joanez eta galdetegien bidez lortu dira.
Ikerketaren arabera, zenbat eta fruta eta barazki gehiago kontsumitu hiltzeko arriskua txikiagotu egiten da eta barazkiek eta frutek onurak dakartzatela nabarmendu du. Hauek asko kontsumitzeak gorputzeko zelulak erreparatzea ahalbidetzen du.
Halaber, latetan merkaturatzen diren frutek hiltzeko arriskua areagotzen dutela gaineratu du azukre asko dutelako.
Bidenabar, Britainia Handiko Gobernua bost barazki eta fruta pieza kontsumitzearen alde agertu da eta gaineratu du britainiarren % 66k ez dutela ohikoak diren bost piezak kontsumitzen.
Dietan adituak direnen ustez, ikerketaren emaitzak ez dira eztabaidaezinak; izan ere, kanpo faktore batzuek eragiten dute. Kanpo faktore horien artean, erretzea eta alkoholaren gehiegizko kontsumoa aipatu dituzte.
Ikertzaileek segurutzat jo dute dietari lotutako beste kanpo faktore batzuk ere, eta gaineratu dute egunean hiru barazki eta fruta pieza kontsumitzeak soilik % 14 jaisten duela gaixotasunbaten ondorioz hiltzeko arriskua.
Beste herrialde batzuek, Australiak esaterako, egunean "bi gehi bost" (bi fruta eta bost barazki) kontsumitzeko aholkua eman dute, baina herrialde gehienetan herritarrentzako erronka da oraindik "egunean bost" jatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean lan egiten duten Begi Bistan-eko kideak azpimarratu du arazoa mundu mailakoa dela, eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. EITBk galdetutako ikerketaren iturrien arabera, atxilotuak askotan urratzen zuen urruntze agindu bat zegoen.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian gertatutako hilketa matxista, eta deitoratu du oraindik ere herritarren artean diskurtsoak entzuten ari direla indarkeria matxista "ez dela existitzen" edo arazoari garrantzia kentzen diotela esanez. Horregatik, uste du arlo guztietatik lan egin behar dela gaiari heldu ahal izateko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.