Nafarroako urtegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esako urtegiko lanak bertan behera uzteko eskatu dute Iruñean

"Esako lanei stop. Metro bat gehiago ez zure segurtasunagatik" goiburupean manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan.
Esa urtegiko lanak bertan behera uzteko eskatu dute Iruñean. Argazkia: EiTB
Esa urtegiko lanak bertan behera uzteko eskatu dute Iruñean. Argazkia: EiTB

Nafarroako eta Aragoiko hainbat herritako bizilagunek Esa urtegiko lanak bertan behera uzteko eskatu dute Iruñean.

"Esako lanei stop. Metro bat gehiago ez zure segurtasunagatik" goiburupean, manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan barrena. Halaber, Esako lanen ondorioz kaltetutako herrietako bizilagunen mezuak ere ikusi ahal izan dira manifestazioan zehar.

Ebroko Ur Konfederazioari "gezurrak" esatea egotzi diote manifestariek, eta zenbait haratago joan dira: "Esako urtegia hain segurua bada, etor dadila Ebroko Ur Konfederazioko zuzendaria Zangozara bizitzera".

Ibilbidean zehar "Urtegi hau geldituko dugu" eta "Esa ez, ez eta ez" mezuak ere oihukatu dituzte manifestariek.

Manifestazioaren amaieran oharra irakurri dute antolatzaileek, eta "aspaldi iraungita behar zuen" proiektuaren aurrean Nafarroaren eta Aragoiren batasuna azpimarratu dute.

Esako eskuineko hegala mugitzen zela eta, duela 15 hilabete Esako hainbat etxebizitza jendez hustu zituzten. Hilabete batzuk geroago ere, hegala oraindik mugitu egiten dela salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X