Teknika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fracking Ez taldearen ustez, teknika hau 'ez da ona' ingurumenerako

Euskadin "aldaketa" bultzatzea eskatu dute eta teknika hori ez garatzea, ez baita "ona" ingurumenerako, ezta ekonomikoki errentagarria ere.
Frackingaren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE
Frackingaren aurkako manifestazioa. Argazkia: EFE

Mikel Otero Fracking Ez Araba plataformaren bozeramailearen esanetan, gas ez-konbentzionala haustura hidraulikoaren teknika baliatuz erauztea "ez da ona ingurumenerako", ezta ikuspuntu ekonomikotik ere; izan ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) teknika hori erabiltzen hasi diren arroetan "gainbeheran" dagoela azaldu du, ez baita frogatu teknika hori baliatuz erauzten den gasaren salneurria horren txikia denik.

Eusko Legebiltzarrean energia elektrikoa ekoizteko ereduak aztertu eta eztabaidatzeko lantaldean agerraldia egin aurretik egin ditu Oterok adierazpen horiek prentsaren aurrean. Horren arabera, haustura hidraulikoaren teknika "ez da ona ingurumenerako", ezta ikuspuntu ekonomikotik ere, AEBn ikusi dutenez, eta orain arte jaso diren datu guztiek argi uzten dute gasa erauzteko teknika horren inguruan zabaldu diren amets guztiak desegiten ari direla, gaineratu du.

Hori dela eta, hemen ere norabidea aldatu eta teknika hori ez garatzearen alde egin du. AEBn teknika hori erabiltzen ari ziren arroetan gainbeheran dagoela esan du, ez baita frogatu frackingaren bidez lortzen den gasaren prezioa horren merkea denik.

Plataformak herri ekimen legegilea eraman nahi du berriro Eusko Legebiltzarrera, frackinga galaraztea eskatzeko, eta sinadurak batzen ari dira horretarako. Oterok ez du baieztatu nahi izan horretarako behar diren 30.000 sinadurak lortu dituzten, baina, horren arabera, seguru daude lortuko dutela.

Azkenik, Fracking Ez Araba plataformaren bozeramaileak onartu egin du euskal legearekin beste autonomia erkidego batzuetan (Kantabrian eta Errioxan, esate baterako) teknika horren kontra egin diren legeekin gertatu dena gerta litekeela, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi baititu. "Aukera hori hor dago", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X