Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.103 lagunek gainditu dute ertzain izateko oposizioaren lehen proba

5.405ek zuten izena emanda, baina 3.699 aurkeztu dira larunbateko derrigorrezko azterketetara.
18:00 - 20:00
3699 lagun aurkeztu dira ertzain izateko lehen probara

1.103 lagunek gainditu dute Ertzaintzan sartzeko oposizioaren lehen proba. Guztira, 5.405ek zuten izena emanda larunbatean hasi den oposizioa egiteko, baina 3.699 aurkeztu dira  Barakaldoko BECen egindako derrigorrezko azterketetara.

35 urtetik gorakoen artean 375 lagun aurkeztu dira, izena emanda zutenen erdiak. Dena dela, hauen azterketen emaitzak behin-behinekoak izango dira. Izan ere, lan eskaintzako oinarrietan Ertzaintzan sartzeko adina mugatzen da (35 urte gehienez), eta sindikatuek errekurtsoa jarrita dute puntu horretan.

Lehen proba hori gainditu dutenen artean, 35 urtetik beherakoetan, 669 gizonezkoak dira, eta 257, emakumezkoak. 35 urte baino gehiagokoen artean, berriz, 65 dira gizonezkok  eta 23 emakumezkok.

120 lanpostu eskaintzen ditu Ertzaintzak XXIV. promozio honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Gallinas en Cantabria



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/8/2025
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak

Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X