Izurritea Mendebaldeko Afrikan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ebolak 900 pertsona baino gehiago hil ditu Afrikan, bost hilabetean

Bihar, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) "nazioarteko larrialdi egoera" deitu edo ez iragarriko du.
Ebolaren aurkako prebentzio neurriak, Liberian. EFE
Ebolaren aurkako prebentzio neurriak, Liberian. EFE

Mendebaldeko Afrika astintzen ari den ebola izurriteak 1.711 pertsona kutsatu ditu dagoeneko, eta, horietatik, 932 hil dira, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) egindako azken balantzearen arabera. Izurritea martxoaren 22an atzeman zuten, Ginea Konakryn.

Abuztuaren 2tik 4ra, 108 kasu eta 45 heriotza atzeman dituzte ebola zabaltzen ari den lau herrialdeetan (Ginea Konakry, Liberia, Nigeria eta Sierra Leona).

Testuinguru horretan, MOEren Larrialdi Batzordea bildu egingo da gaur, "nazioarteko larrialdi egoera" deitu edo ez erabakitzeko. Bihar goizean iragarriko dute erabakia.

Nazioarteko larrialdi egoera deitzen badute, erakundearen adituek hartu beharreko neurriak ere adostuko dituzte. Bilera bideokonferentziaz egingo dute.

MOEko bozeramaileek kezka agertu dute, Mendebaldeko Afrikan biztanleek hainbat ohitura arriskutsu dituztelako, hala nola gorpuak besarkatzea eta garbitzea. Izan ere, horrek areagotu egiten du ebolaz kutsatzeko arriskua.

1976. urtean ebola lehen aldiz atzeman zutenetik, birusak 1.640 pertsona hil ditu mundu osoan, erdia baino gehiago azken bost hilabeteetan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X