Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari sudurra apurtzeagatik

Ustezko erasoa goizaldeko hiruretan jazo da, Salburuko etxebizitza batean. Gizona atxilotu egin dute, ustezko genero-indarkeriaren delitua egotzita.

Delitu aurrekariak dituen 42 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Gasteizen, bikotekideari ukabilkada batez sudurra apurtzea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaerak goizaldeko hiruretan jazo dira, Salburua auzoko etxebizitza batean.

Auzokide batek Ertzaintzari deitu dio ustezko eraso baten berri emateko, eta, etxebizitzara bertaratu direnean, agenteek aurpegia odoleztatuta zuen emakume bat aurkitu dute.

Emakumearen arabera, bikotekideak eraso egin dio, elkarrekin eztabaidan ari zirenean. Dirudienez, gizonak ukabilkada bat eman dio aurpegian, eta sudurra apurtu dio.

Agenteek etxebizitzan bertan aurkitu dute usteko erasotzailea, eta atxilotuta eraman dute, ustezko genero-indarkeriaren delitua egotzita.

Biktima, bere aldetik, Santiago ospitalera eraman dute artatu dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X