Ebola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basurtuko erizainek ebolaz informazio gutxi jaso dute, Satseren ustez

Jon Serrano Satseren bozeramaileak baieztatu du larrialdi zerbitzuetako erizainek ez dutela oraindik Eusko Jaurlaritzatik inolako gutunik jaso ebola sintomak dituzten gaixoak artatzeko argibideekin.
Basurtuko erizainek ebolari buruz informatzio gutxi jaso dutela salatu du Satsek
Basurtuko erizainek ebolari buruz informatzio gutxi jaso dutela salatu du Satsek. Argazkia: EFE

Basurtuko Ospitaleko erizainek ebolaren birusaren aurrean martxan jarri beharreko protokoloari buruzko "informazio gutxi" jaso dutela salatu du Satse, Euskadiko Erizainen Sindikatuak, eta informazio hori berandu heldu dela gaineratu du.

Jon Serrano Satseren bozeramaileak baieztatu du larrialdi zerbitzuetako erizainek ez dutela oraindik Eusko Jaurlaritzatik inolako gutunik jaso ebola sintomak dituzten gaixoak artatzeko argibideekin.

Era berean, gaineratu du atzo ebolarekin kutsatuta egon daitekeen gaixoa ospitaleratu baina zertxobait lehenago jakin zutela Ospitaleko infekzio-unitateko langileak gaixoa heltzear zela.

Satseren bozeramaileak gogoratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak apirilean egin zuela ebolaren inguruko zirkularra. Beraz, haren ustez, nahikoa denbora izan dute erizainak aholkatzeko. "Badago protokolo bat, baina erizainei ez zaie informazio hori heldu", esan du Serranok.

Sindikatuko bozeramailearen aburuz, erizainak "ondo prestatuta" daude, baina "geroz eta informazio eta formakuntza gehiago" izan, kutsatzeko arrisku orduan eta txikiagoa izango da, esan du.

ELA sindikatiak ere apirilean Osasun Ministeritzak dekretatutako "alerta" kasua zabaltzerako orduan "atzerapena" aurpegiratu dio Osakidetzari.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X