Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi bat Cadagua ibaira jausi da Bilboko Kastresana auzoaren parean

Ez da zauriturik ez inolako isuririk izan, ibilgailua hutsik zegoelako momentu horretan.

Kamioi bat Cadagua ibaira erori da gaur, astelehena, Kastresana Bilboko auzoaren parean. Ez da zauriturik ez inolako isuririk izan, ibilgailua hutsik zegoelako momentu horretan, Ertzaintzak eta Diputazioak jakinarazi dutenez.

Istripua 15:20ean jazo da, antza denez, eskuko balaztak huts egin duenean. Trailerra tamaina ertainekoa da eta hutsik zegoen, gidaririk gabe, hori dela eta, ez da zauriturik izan. Halaber, ibilgailuak ez zeraman zamarik.

Diputazioaren arabera, garabi handi bat beharko da uretatik ateratzeko, eta lan hori bihar goizean egingo dute.

Ertzaintzak, Barakaldoko Udaltzaingoak, suhiltzaileak eta urpekariak istripua jazo den lekura joan dira, ez baitzekiten kamioiaren barruan gidaririk ote zegoen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X