Ezbeharra Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat hil da Arratzuan

Ezbeharra goizeko 11:00k aldera gertatu da, Landako urtegitik hurbil. Dirudienez, txirrindularia ondoezik zegoen eta errepidean bertan lurrera erori da.

Txirrindulari bat hil da ostegun honetan Arabako Arratzua herrian, bidegorrian zebilela zorabiatu eta gero, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra goizeko 11:00k aldera gertatu da, Landako urtegitik hurbil. Dirudienez, txirrindularia ondoezik zegoen eta errepidean bertan lurrera erori da.

Erizainak berehala heldu badira ere, ezin izan dute txirrindularia  bere onera buelatzea lortu. Gorpua Gasteizko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X