Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Ikasturtearen irekiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu lehendakaria EHUko ikasturtearen irekieran izan da

18:00 - 20:00
Urkullu lehendakaria EHUko ikasturtearen irekieran izan da
Unibertsitateak eskainitako 87 graduetan matrikulatu dira ikasleak eta azken bi matrikula epeak oraindik betetzeko dauden honetan, ia plaza guztiak daude beteta. %2 baino ez daude libre.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X