Arrazakeria eta Xenofobia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean

29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.

Erroldatzeko eskubidea izango da Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Martxaren 29. edizioko parte-hartzaileen aldarrikapen nagusia. Martxa datorren igandean egingo da Pasaiako Trintxerpe barrutitik Donostiara.

Martxa antolatu duten elkarteek, SOS Arrazakeriak, Medicusmundik eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, prentsaurrekoa egin dute asteazken honetan, eta bertan azaldu dute ia berrogeita hamar kolektibok bat egiten dutela Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean egingo den manifestazioarekin.

"Erroldatzeko eskubidea gauzatuko duten irizpide garden komunak" aldarrikatu nahi dituzte. Halaber, "gaur egun udal erroldak dakarren oztopo gaindiezina" salatu nahi dute, "milaka pertsonari oinarrizko eskubideak eskuratzea eragozten baitie".

"Administrazioan ikusezinak diren bizilagunez hitz egitera gatoz", azpimarratu dute, eta "leku guztietan pertsona guztien eskubideak erdigunean jarriko dituen gizartea" eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X