CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan, Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak asteazken honetan Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan iragarri duenez. Haren hitzetan, Errenteriako lan deialdi publikoan gertatu dena "mugarria" izan da. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
Albistea jakinarazi eta ordu gutxira, AEK-k bilera horren nondik norakoak eman ditu ohar batean. AEKren Nazio Kontseilua Euskadiko CCOO sindikatuaren ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
CCOO sindikatuarekin zerikusia duten pertsonak
Argiak zabaldutako informazioen inguruan AEK-k honakoa esan du: "Demostratutzat jotzen dugu helegite horien atzean, norbanako batzuen interesen aldeko jardunbidea ez ezik, modu antolatu eta sistematikoan helegiteak hauspotzen dituen talde bat ere badagoela, eta talde horretan badaudela CCOO Euskadi sindikatuarekin zerikusia duten pertsona esanguratsuak".
Hori dela eta, AEKren iritzian, "jardunbide antolatu eta sistematiko hori euskararen ezagutza unibertsalaren kontra doa (…), euskaldunon hizkuntza-eskubideen kontra; hau da, Korrikaren mezuaren aurkako jardunbidea da".
Diskurtso eta jardunbide horien artean "kontraesana dago", AEKren aburuz. "Bateraezintzat jotzen dugu jardunbide horiek sustatzea, batetik, eta 24. Korrikan CCOO Euskadiko zuzendaritzak lekukoa eramatea, bestetik", gaineratu du.
Plazaratutakoaren inguruan hausnarketa egiteko eskatu zieten sindikatuko kideei, eta koordinakundeak jakinarazi duenez, hurrengo egunean adierazi zuten ez zutela "euren burua Korrikan ikusten, eta, hortaz, ez dutela parte hartuko".
CCOOk "apartheid soziala" salatu du
Bere aldetik, Santiago Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak salatu du Korrikaren antolatzaileek betoa jarri diotela sindikatuaren zuzendaritzari, aurtengo euskararen aldeko lasterketan parte har ez dezan.
Bilbon emandako prentsaurreko batean, Martinezek sindikatuarekiko "apartheid sozialaren estrategia" gaitzetsi du, eta adierazi duenez, CCOO Euskadik "normaltasun osoz" parte hartu izan du orain arteko "Korrika guztietan". Haren hitzetan, kilometroa erosi ohi dute, eta duela hiru bat urtetik martxan dute, AEKrekin, formakuntza-prozesu bat erakunde barruan.
Martinezen arabera, Euskadiko CCOOren zuzendaritzak "irizpide demokratikoak ditu arau, eta afiliazio osoa ordezkatzen du". Era berean, dei egin die afiliatuei "nahi duten moduan parte har dezaten Korrikan, aspaldian antolatzaileak ere gainditzen dituen, eta, orain bezala, etorkizunean ere bazterketa-saiakerak gaindituko dituen jai batean".
Erreakzioak
ELA sindikatuak, berriz, "euskararen aurka antolatutako kanpaina" baten parte izatea leporatu dio CCOOri, eta ustezko konspirazio baten biktima gisa bere burua aurkeztea kritikatu du. ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lekukoa eramatetik baztertzeko erabakia babestu du.
ELAk esan du Estatuko sindikatuak eta PSOE oztopo direla hizkuntza-politikarako, eta CCOOri leporatu dio euskararen normalizazioa oztopatzea administrazioetan. Gainera, CCOO “euskararen etsaitzat” jotzea kritika politiko zilegia dela defendatu du, ez erasoa, eta bere militantzia inoiz baino indar handiagoz 2026ko Korrika babestera animatu du.
Ildo beretik mintzatu da LAB ere. Zentral horren arabera, oraingoan, "euskarafoboek" AEK jarri dute "jopuntuan", eta horren aurrean "babes osoa" adierazten diote koordinakundeari. "Aitortza eta eskertza, euskararen alde egiten duen lan ezinbestekoagatik".
Sindikatu abertzaleak erantsi du euskararen aurkako "oldarraldi hori hainbat sindikatu, alderdi eta eragile euskarafobok antolatu eta sustatu" dela, lan deialdi bat edo beste aitzakia hartuta. "Euskara ez dakiten herritarrei ikasteko bidea sustatu eta erraztu behar zaie, ez oztopatu, lan-eskubideen eta hizkuntz-eskubideen arteko dikotomia faltsua elikatuz", adierazi du ohar batean. Korrikan "masiboki" parte hartzera deitu ditu LABek euskal langileak.
PSE-EEren aburuz, egoera hori intolerantziaren erakusgarri da, euskarari berari kalte egiten diona. Bere ustez, bazterketa horrek hautsi egiten du hizkuntza sustatzeko ekimen batek sustatu beharko lukeen "pluraltasun eta adostasun espiritua".
Hori dela eta, alderdiak iragarri du kargudun bakar batek ere ez duela Korrikako ekintzetan parte hartuko "politika horrek jarraitzen duen bitartean", eta antolakuntzarekin duen harremana berrikusiko duela iragarri du. Hala ere, euskara eremu guztietan sustatzeko konpromisoa berretsi du, eta elkarrizketaren eta hizkuntza-eskubideen errespetuaren aldeko apustua egin du, "edozein inposaketa edo jabetze ideologiko" baztertuta.
Korrikaren 24. edizioa
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
EITBk galdetutako EAJko iturrien arabera, alderdi jeltzaleak dei egiten die eragile politiko eta sozial guztiei euskara ez erabiltzeko eta eztabaida politikotik ateratzeko. "Batzuk eta besteak egiten ari diren instrumentalizazioarekin" ados ez daudela adierazi dute.
"Euskarak zubiak behar ditu"
Eusko Jaurlaritzaren izenean, Ibone Bengoetxea Hizkuntza Politikako sailburuak eman du iritzia. Esan du euskarak "aliantza zabalak eta espazio partekatuak" behar dituela, "bizikidetza indartzeko", eta ez "harresi edo lubaki gehiago".
“Euskararen inguruan gizartea banatzen duen guztiak bere etorkizuna ahultzen du. Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea. Korrika beti izan da euskararen inguruko topagune sozial handia. Horregatik, garrantzitsua da batzen duen espazioa izaten jarraitzea, ez banatzen duena", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.