Abokatua eta aholkularitza debalde euskara-eskakizunen aurka egiteko, talde antolatu baten bidez
Argia aldizkariak argitaratu duenez, taldeak jendea bilatzen du lan-eskaintza publikoetara aurkezteko, interesik eduki ez arren, helegiteak aurkez ditzaten. ELA eta LAB sindikatuek gogor salatu dute plataformaren prozedura.
Oldarraldi judizialaren aurkako Kontseiluaren deialdia. Argazkia: EITB Media
Abokatua eta aholkularitza doan eta talde baten babesa, euskara-eskakizunen aurka egiteko. Horixe da Hiztunen Berdintasunaren Alde-Unidas por la Igualdad Lingüística plataformak lanpostu publikoetako euskara-eskakizunen aurka egiteko prest agertzen direnei eskaintzen diena, Argia aldizkariak argitaratu duenez.
Plazaratutako informazioan islatzen denez, gainera, plataformak jendea bilatzen du lan-eskaintza publikoetara aurkezteko, interesik eduki ez arren, helegiteak aurkez ditzaten. Helburua izango litzateke epaitegiek atzera botatzea deialdi publiko horiek, euskara-eskakizunak gehiegizkoak direla argudiatuta.
Argiak zabaldu duenez, 2024ko azaroan sortu zen plataforma horren jatorrian dagoen taldea: Grupo Unid@s por una Exención Lingüística Real. Iazko ekainean, berriz, izena aldatu zuten, eta harrezkeroztik Hiztunen Berdintasunaren Alde-Unidas por la Igualdad Lingüística plataforma deitzen da.
Harrezkero, elkarretaratzeak egin izan dituzte, baita bilerak Eusko Jaurlaritzarekin eta alderdi politikoekin ere. Hala ere, ez zegoen agerian plataformak nola funtzionatzen zuen deialdi publikoen aurrean; beste zenbait abokatuk eta taldek azken urteotan erabilitako funtzionamenduaren antzekoa da.
Argitaratutako informazioan plataforma horren funtzionamenduaren inguruko adibide esanguratsu bat islatzen da, Errenteriako Udalak berriki zabaldu duen LEP bat atzera botatzeko. “Izena eman eta helegitea jarriko duen norbait beharko litzateke, ez da beharrezkoa azterketara joatea”, zabaldu zuten WhatsApp talde baten bidez.
Errenteriako Udalak martxoaren 2an jakinarazi zuen 25 administrari lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoko deialdia “eteteko” erabakia hartu duela, herritar batek euskara eskakizunen aurkako helegitea aurkeztu baitzuen.
Alderdi eta sindikatuen erantzuna
Sindikatu nagusiek haserrea agertu dute informazioaren aurrean. ELAren arabera, argitaratutako informazioak erakusten du “euskaldunon hizkuntz eskubideen aurkako kanpaina antolatua dagoela”, eta “oldarraldi judizial euskarafoboak oldarraldi politiko eta sindikal bati erantzuten diola”.
“ELA sindikatuak aurretiaz salatu zuen CCOO sindikatuaren jarrera eta ekimen euskarafoboa. Langile gazteleradun elebakarren ustezko lan eskubideak aitzakia gisa erabili ditu langile eta herritar euskaldunon hizkuntz eskubideen aurkako kanpaina judizial orokor bat abiatzeko, eskuin muturreko Manos Limpias sindikatuaren gisara”, adierazi dute.
LABek, berriz, “berme legal sendoak” eskatu ditu “euskararen normalizazioa zapuztu eta euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzen dituen oldarraldi politiko, sindikal eta judizial euskarafoboaren ekinbidea gerarazteko”.
Bestalde, EH Bilduk salatu du informazioak islatzen duen prozedura “larria” dela. “Herri honetan bada euskararen aurkako oldarraldia ukatu duenik. Gaur, gainera, hori guztia antolatuta dagoela egiaztatu dugu. Dei egiten diegu alderdi eta eragileei salaketarekin bat egin, eta, gertakarien larritasuna ikusita, ekimena har dezaten”, adierazi du Josu Aztiria legebiltzakideak.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon
Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".