Bi gazte atxilotu dituzte eta ertzain bat zauritu dute Etxebarriko jaietan izandako liskarretan
Bart izan dira istiluak, San Antonioko jaietan. Udaltzainek gazte bat atxilotu dute, eta jendetza batu da agenteei eraso egin nahian. Hori dela eta, Ertzaintzari laguntza eskatu die Udaltzaingoak. Ertzainak bertaratu direnean, kristalezko botilak jaurti dizkiete eta agenteetako bat zauritu dute. Beste gazte bat atxilotu dute, agintaritzari eraso egitea egotzita.
Ertzain bat ospitalera eraman dute bart, kristalezko botila batek buruan bete-betean jo baitu. Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, istiluak izan dira goizaldean Etxebarrin (Bizkaia), Kukullaga auzoko San Antonioko jaietan, eta bi gazte atxilotu dituzte agintaritzaren kontrako atentatua egotzita.
Liskarra 04:00ak aldera hasi da, eta 06:00ak arte ez da egoera bere onera etorri. Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du agintaritzaren kontrako atentatua egotzita, eta orduan sortu da kalapita. Izan ere, Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari, hainbat pertsona eraso egiten saiatzen ari zirelako.
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, eta polizia-lerro bat egin dute atxilotutako gaztea eraman ahal izateko. Halako batean, atxilotuaren anaiak udaltzainen kontra egin du, irainduz eta polizia autoa kolpatuz. Udaltzainetako bat ibilgailutik atera da, eta hainbat gaztek inguratu egin dute, oso oldarkor. Horren aurrean, Ertzaintzaren patruilek esku hartu dute.
Oharraren arabera, atxilotuaren anaiak ertzainetako bati bultza egin eta aurpegian eraso dio. Hori ikusita, hori ere atxilotu dute, agintaritzaren kontrako atentatua leporatuta.
Jarraian, jai eremuan zeuden 100 bat pertsona kristalezko botilak jaurtitzen hasi dira. Horietako batek bete-betean jo du agenteetako bat, eta ospitalera eraman dute, zaurituta.
Polizia izapideak egin ostean, bi gazteak aske utzi dituzte, epaileak noiz deituko zain.
Esanek erasoa gaitzetsi du
Esan sindikatuak oharra kaleratu du Etxebarrin izandako erasoa erabat gaitzesteko. Horren iritzian, "gertatutakoa ez da lotsagabekeria soil bat, Ertzaintzari botilak botatzea herritar guztien segurtasuna zaintzen dutenei eraso egitea da".
Esanen arabera, "horrelako portaerak onartezinak dira, agenteen osotasun fisikoa arriskuan jartzen dute eta arrisku larrian jartzen dituzte gainerako herritarrak".
Zauritutako ertzainari babesa eta elkartasuna adierazi dizkio Esanek, eta gertatutakoaren gaitzespen "publiko, argi eta ñabardurarik gabea" eskatu die erakunde, talde politiko eta gizarte eragile guztiei. Nabarmendu duenez, "ertzainen kontrako erasoek ez dute lekurik gizarte demokratiko batean. Ertzaintzari eraso egiten dionak herritar guztiak babesteko lan egiten dutenei egiten die eraso".
Bilkura, asteartean
Bestalde, Etxebarriko Udalak jakinarazi duenez, bihar kaleratuko du gaitzespen oharra eta elkarretaratzea deituko du astearterako. Bilkurak "indarkeria mota guztiak gaitzestea" izango du helburu, bart gertatutakoaz gain, joan den asteburuan izandako sexu erasoa salatzeko ere baliatuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsona elkartu dira Amurrion, Araba Euskaraz jaiaz gozatzeko
"Taupadak berpiztu!" lelopean, Aresketa Ikastolak antolatu du musikaz, kulturaz eta adin guztientzako jarduerez beteriko jai jendetsua. Eguraldi ona lagun, euskara eta Arabako ikastolen lana balioan jarri nahi dituzte gaurko hitzorduan.
Eskola Txikien Festa erraldoia ospatu dute Zizurkilen
Zizurkilgo Mendigain eskolak antolatu du aurtengo jaia, eta 27 eskola txikik parte hartu dute. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "eskola eta herri txikiek elkar elikatzen dute eta elkarrekin eraikitzen dute gure herriaren etorkizuna", eta horretarako herri eta auzo txikiak bizirik nahi dituzte.
43 urteko bizkaitar bat itota hil da Castro Urdialesen, Oriñongo hondartzan
Abisua 17:45 aldera jaso zuten. Erreskatatzaileek uretan flotatzen topatu zuten biktima, eta larrialdietako taldeek ahaleginak egin zituzten arren, ezin izan zuten suspertu.
3.000 pertsona inguru bildu ditu Osasun Bidasoak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko
Bidasoako bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin beharra daudela ohartarazi dute berriz ere larunbat honetan Irunen. Izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dagoela salatu dute. Deitzaileek gogora ekarri dutenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren, pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.
Dena prest Amurrion, Araba Euskaraz jaia ospatzeko
Goizeko 10:00etan hasita, egun osoko egitarau oparoa antolatu dute Arabako Ikastolen jaiaren baitan. "Taupadak berpiztu" da aurtengo leloa eta "hizkuntza eskubideak exijitzeko aldarrikapen espazio bat" izatea nahi dute antolatzaileek.
33 pertsona artatu behar izan dituzte EAEn beroagatik
EAE eta Nafarroako Erribera abisu horian egon dira beroagatik 13:00etatik 20:00etara. Igandean ere abisu horia errepikatuko da ordu tarte horretan. Gueñesen eta Laudion erregristratu dira eguneko maximoak: 38,5 eta 38 gradu, hurrenez hurren.
Milaka lagun joan dira Urkiolara, San Antonio eguneko azokaz eta erromeriaz gozatzera
Urtero hutsik egiten ez dutenak ere ez dira gutxi, tradizioari jarraituz. Aurten lehen aldiz, lehiaketa antolatu dute, bisitariek zaldi ederrena aukera dezaten. Azoka, bertsolariak eta umeentzako jarduerak ere ez dira falta izan.
Euskarak bizi duen "larrialdiaren" aurrean "biziberritze ziklo berri bat" beharrezkoa dela aldarrikatu du Kontseiluak Iruñean
Manifestazioa hiru zutabetan zatitu dute, eta Askatasun Plazatik atera den zutabean hainbat ordezkari politikok hartu dute parte: Ana Ollo Euskara kontseilariak, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak eta EH Bilduko eta Geroa Baiko parlamentariek, besteak beste.
Euskararen aldeko aldarria goizean goizetik Iruñean, Euskaltzaleon Martxaren aurretik
Euskararen aldeko mobilizazio handia egingo da gaur Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. 17:00etan hiru zutabe abiatuko dira hiriko hiru puntutatik, eta bakoitzak mezu bat eramango du: euskararen ofizialtasun osoa eskatu, hizkuntza politiketan jauzia emateko premia aldarrikatu, eta euskaltzaletasuna azpimarratzeko. Aurrez, hainbat ekintza daude martxan goizetik Nafarroako hiriburuan.