Iranek AEBri ohartarazi dio akordioa hautsiko duela Libanori eraso egiten jarraitzen badu
Israelek Beiruten gaur erasoa egin ondotik iritsi da negoziazioak hausteko mehatxua. Bien bitartean, Trumpek bere 80. urtebetetzea ospatuko du gaur gauean, eta ordurako akordioa sinatuta egoteko itxaropena zeukan.
Irango Parlamentuko presidente eta negoziatzaileen taldeko buru Mohamed Baqer Qalifabek mehatxu egin dio AEBri esanez abian dituzten negoziazioak hautsiko dituela, baldin eta Libanorekin duen konpromisoa betetzen ez badu. Hain zuzen ere, Israelek gaur Beirutem erasoa egin ostean egin dio Iranek ohartarazpena.
Libanoko albiste agentzia ofizialak (NNA) zabaldutako azken datuen arabera, 3 pertsona hil eta 15 zauritu dituzte eraso horretan, Dahiya auzoan, Ghobeiri inguruan. Gainera, erasoak "kalte handiak eragin ditu inguruko eraikin eta saltokietan", agentzia horren arabera. Israelek adierazi duenez, Hezbollahk aurretik egindako erasoari erantzunez egin du erasoa..
60 eguneko negoziazio sakona
AEBrekin edozein akordio ixteko, Israelek Libanoren aurkako eraso guztiak gelditzea jarri du ezinbesteko baldintza gisa Iranek.
Gaurko erasoa, gainera, une kritiko batean gertatu da, Donald Trump AEBko presidenteak atzo iragarri baitzuen gaur sinatuko zuela Iranekin ituna. Ostean, 60 eguneko negoziazio sakona hastekoak ziren, Ormuzko itsasartea berehala irekitzeko eta Irango programa nuklearrari eta beste eztabaidagai batzuei buruzko erabakiak hartzeko.
Trumpek akordioa sinatuta ospatu nahi du bere 80. urtebetetzea
Bien bitartean, Trumpek bere 80. urtebetetzea ospatuko du gaur gauean, eta ordurako akordioa sinatuta izateko esperantza zuen.
Qatarko ordezkaritza bat Irango hiriburura iritsi da gaur bertan, Iranen, AEBren eta Israelen arteko bitartekari lanetan parte hartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Suitzak baztertu egin du biztanleria 10 milioira mugatzea, inkesten arabera
Boto-emaileen % 55ek egin dute Suitzako Alderdi Popularrak sustatutako ekimenaren kontra. Proiektuak immigrazioari muga jarri eta asilo arauak gogortzea zuen helburu.
Trumpek aurreratu du AEBk eta Iranek igandean sinatuko dutela gerrari amaiera emango dion akordioa
Irango Gobernuak, aldiz, baztertu egin du AEBrekin datozen 24 orduetan akordioa sinatuko duenik, Pakistango lehen ministroak eta Trumpek berak gaur bertan esandakoa ukatuz. "Datozen egunetan" itxiko dute ituna, zehaztu duenaren arabera.
'Niño Guerrero' Tren de Aragua Venezuelako bandaren liderraren heriotza iragarri du Trumpek
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du Hector Guerrero Flores 'Niño Guerrero' hil dutela. Guerrero Tren de Aragua talde terroristaren burua zen, AEBren arabera. Operazioa Venezuelako Gobernuarekin batera egin dute, Bolivar estatuan.
Iranen eta AEBren akordioa gertu egon daiteke: Pakistanek baieztatu du testua adostu eta lanean jarraitzen dutela
Negoziazioetan bitartekari lanetan ari den Asiako herrialdeko lehen ministroak adierazi du buru-belarri ari direla negoziatzen. Bi aldeek akordioa "gertu" dagoela onartu dute, baina ez datoz bat edukietan. Iranen hitzetan, ez dute nuklearrei buruz hitz egingo akordioa indarrean sartu arte. AEBk, aldiz, testuak bere helburuak betetzen dituela dio.
Albiste izango dira: EBko Migrazio eta Asilo Ituna, EHUren gradu eta graduondo amaierako ekitaldia San Mamesen eta ibilgailu elektriko berriaren aurkezpena Gasteizko Mercedesen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EBko Migrazio eta Asilo Ituna indarrean sartu da, horren inguruko zalantzen artean
Arau berriak ezartzen dira estatu kideen artean erantzukizunak banatzeko, asilo- eta itzulketa-prozedurak azkartzen ditu, eta Europar Batasuneko kanpo-mugetako kontrolak indartzen ditu.
Trumpek bertan behera utzi ditu Iranen aurkako erasoak, akordioaren "azken puntuak" adostu ostean
AEBko presidentearen arabera, bi aldeek "akordioaren azken puntuak" onartu dituzte, otsailaren 28an piztutako gatazka armatuari amaiera emateko asmoz. "Itsas blokeoak indarrean jarraituko du transakzio hau amaitu arte; sinaduraren data eta lekua laster iragarriko dira", esan du.
Istiluak izan dira Belfasten, bigarren gauez jarraian
Poliziak ur kanoiak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko, Belfasten eta Glengormleyn, horiek agenteei harriak eta botilak jaurti ostean. Derry, Newtownabbey eta Stormont hirietan ere protestak eta istiluak izan dira.
Futbola eta geopolitika: Mussoliniren Munduko Kopa, Maradonaren mendekua eta Frantzia multikulturalaren arrakalak
Futbola, eta bereziki Munduko Txapelketak, historikoki helburu politikoekin erabili izan dira, kirolaren esparrutik harago doazen xedeetarako. Historian zehar horren adibide ugari izan dira.