% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Txostenaren aurkezpena, gaur. Argazkia: EFE.
Gora egin du EAEn gizarte plurala izan dadin nahi duten herritarren kopuruak eta % 77,8 dira gaur egun aniztasunaren aldekoak, Ikuspegiren azken txostenak jaso duenez. Inkesta horren arabera, gainera, lau herritarretik hiruk uste dute diskriminazioa arazo sozial handia dela Euskadin.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak, Marian Iriarte EHUko Harreman Instituzionaletako eta Kulturako errektoreordeak, eta Julia Shershneva Ikuspegiren zuzendariak aurkeztu dute asteazken honetan, 'Euskadiko biztanleek diskriminazioaren inguruan dituzten pertzepzioei eta jarrerei buruzko inkesta (EPADE) 2025'.
Txostenak agerian utzi duenez "euskal jendartearen gehiengoak aniztasunaren aldeko jarrera" du. Aurreko txostenetik % 1,4 igo da jarrera hori duten pertsonen ehunekoa, eta % 77,8 dira gaur egun.
Ikuspegiren zuzendariak nabarmendu duenez, "herritarren % 47,4k uste dute diskriminazioa euskal gizartean nahiko edo oso arazo garrantzitsua dela". "Aniztasunera irekiago daude eguneroko bizikidetzaren arloetan (etxepean, enpleguan, etxean), baina jarrera hori itxiagoa da eremu intimo edo familiarretan, kolektibo edo talde sozial jakinetako pertsonekiko harreman sentimentalen kasuetan, esaterako", zehaztu du.
Melgosak, bere aldetik, adierzi du euskal herritarrak "argi eta garbi" mintzatu direla "azal kolore bakarra, sinesmen esklusiboa edo sexu joera bakarra markatu nahi dutenen aurrean". "Hori ez da euskal herritarren diskurtsoa. EAEko biztanleen % 77,8k nahiago dute gizarte plural batean bizi, eta gero eta gehiago dira, gainera, hori nahi dutenak", nabarmendu du.
Hala, sailburuak azpimarratu duenez, "Euskadiko herritar gehienek ez dute kolore bakarreko armairu karratu eta itxi batean bizi nahi", baina, nabarmendu duenez, zenbait diskurtso atzerakoi Euskadin errotuta ez egoteak "ez du esan nahi kezka iturri ez direnik edo diskriminazio kasurik ez dagoenik".
Inkestak agerian utzi duenez, euskal gizarteak talde sozial eta pertsona guztientzat aukera-berdintasuna bermatzearen alde egiten badu ere (% 91,7), gutxiago dira tratu desberdina inoiz ere ez dagoela justifikatuta diotenak (% 55,1). Gainera, hirutik bik (% 67,2) beharrezko jotzen dute lehentasunezko tratua zenbait kolektibo edo talde sozialekin, gizarte parekide baterantz aurrera egiteko.
Diskriminatuak izateko arrisku handiagoa
10etik 8k uste dute oraindik diskriminazio egoerak daudela EAEn. Diskriminazioa, batez ere, lana edo alokairua bilatzean nabaritzen dute inkestan parte hartu duten herritarrek.
Ikerketak jasotzen duenez, jatorria, arraza eta etnia dira diskriminatzeko faktore nagusiak. Aldi berean, genero-diskriminazioa “gutxietsita” dago gizartean. Zehazki, EAEko herritarren % 26k uste dute ez direla emakumeak diskriminatzen. Iritzi hori bereziki zabalduta dago gizonen artean, % 44,3k baino gehiago uste baitute “nahiko edo oso arraroa” dela generoagatik diskriminatzea.
Alokairuko etxebizitza bat eskuratzerako garaian diskriminazio egoerak gertatzen direla uste dute EAEko herritarren % 79,6k. Ildo horretan, hauek dira kolektibo baztertuenak: etorkinak, ijitoak eta buruko gaixotasunak dituztenak.
Lan munduan ere diskriminatu egiten dela uste dute herritarren % 55,8k, baita hautagaiek kualifikazio berdina dutenean ere.
Bizi izandako diskriminazioari buruz, Euskadiko biztanleen % 14,6k diote azken 12 hilabeteetan jasan dutela halako egoeraren bat, batez ere migratzaileek edo jatorri atzerritarrekoek eta emakumeek. Egoera horren aurrean, diskriminazio-biktima gehienek (% 76,2) ez zuten ingongo kexa edo salaketa formalik jarri; % 17,5ek, bai. Salatu ez dutenek diotenez, ez dute uste salaketa edo erreklamazio formal batek "ezertarako balio duenik".
Ikusi edo entzundako diskriminazio-egoerengatik galdetuta, herritarren % 24,2k esan dute azken 12 hilabeteetan diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla, bereziki jatorri atzerritarreko eta pertsona arrazializatuen kontrakoak. Diskriminazio-egoera gehienak eremu pubikoan eta lan-arloan gertatzen dira, bai lanean bertan, bai eta enplegua bilatzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.