Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
-Korrikaren hasiera: euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe eskainiko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
-Azken ordua Ekialde Hurbilean: Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek Irango gas-findegi batzuei eraso diete asteazken honetan, Asalouyeko South Parseko Energiaren Gune Ekonomiko Berezian. Munduko gas-aztarnategi handiena da.
-Kontseilu Europarraren bilera: hogeita zazpi estatuburu edo gobernuburu Bruselan bildu dira honako gai hauek lantzeko: Iran eta energia-krisia, Ukrainako, Libanoko eta Gazako gerra eta defentsa, besteak beste.