Ospitaleratuta dagoen bigarren erizainak ez du ebolarik
La Paz-Carlos III ospitalean dagoen beste erizainari egindako ebola probak negatibo eman du, Osasun Kontseilaritzako iturriek jakitera eman dutenez. Bigarren erizain honek ere Manuel Garcia Viejo hildako misiolaria artatu zuen.
Erizaina ez zen kasu susmagarria, azterketan zegoen kasua baizik. Bigarren erizain honek ez zuen sukarrik eta elizgizona artatu zuen taldeko kide izateagatik ospitaleratu zuten.
Ez zuen kutsatutako erizainarekin harreman zuzenik izan, baina bai bere lankideekin. Carlos III ospitalean isolatuta dituzten lagunetako bat da erizaina.
Pazienteari beste probarik egingo ez diotela azaldu dute iturriek; izan ere, ebola baztertu dute. Bestalde, oraindik alta eman ez diotela erantsi dute, baina baliteke egitea talde medikoak horrela erabakitzen duenean.
Beste erizain bat, ospitalean
Bestalde, hildako elizgizonak artatu zituen beste erizain bat ospitaleratu dute gauean, Carlos III ospitalean. "Sukar txikia" du eta azterketak egingo dizkiote.
Ospitaleko iturriek azaldu dutenez, jadanik bost dira ospitalean, zaintzapean, dituzten pertsonak.
Birusarekin kutsatuta dagoen erizainaren senarrak eta teknikari batek ospitalean jarraitzen dute, eta baita Nigerian lanean izan den ingeniari espainiarrak ere, CSI-F sindikatuak gaur jakitera eman duenez.
Ingeniariari ebolaren lehen proba egin diote, baina asteazken honetan bigarrena egin behar diote. Aurreneko proban negatibo eman du.
"Esandako guztia egin zuen berak"
"Esandako guztia egin zuen berak, sekula ez zidan ezer esan, normal itzuli zen etxera eta ez du inolako kezkarik izan", ziurtatu du kutsatutako erizainaren senarrak El Mundo egunkariaren atarian.
"Berak normaltasunez lan egin du, protokolo guztiak bete ditu", azaldu du senarrak. "Larritasunaren barnean, ondo dago", esan du. "Gauzak hobera egiten ari dira", emazteari "sendatu zen pertsona baten (Paciencia Melgar misiolaria) plaketak jartzen ari zaizkiolako", gaineratu du.
Madrilgo Erkidegoko Osasun Kontseilaritza Teresa R. ebolaz kutsatutako erizainaren eta Javier L. haren senarraren etxera joango da bizilekua desinfektatzeko, Javier Rodriguezek zuzentzen duen Departamentuko iturriek jakinarazi dutenez.
Bikotea Alcorconeko urbanizazio batean bizi da. Osasun zerbitzuetako profesionalek etxea garbitu eta desinfektatuko dute.
Bestalde, Madrilgo Erkidegoak familiaren zakurra hiltzeko baimena eskatu diola salatu du senarrak sare sozialen bidez. Eskakizunari uko egin ezkero, etxean sartu eta zakurra akabatzeko agindu judiziala eskatuko du Exekutiboak.
Hala ere, Madrilgo Gobernuak animalia hiltzeko agindua eman du dagoeneko; izan ere, "gizakiari eritasuna kutsatzeko arrisku posible bat da", pazientearekin "bizi" zelako.

Kazetariak Carlos III ospitalearen sarreran. Argazkia: EFE
52 pertsona, zaintzapean
Osasun Ministerioak 50 bat pertsona zaintzapean mantentzen ditu. 44 urteko erizain kutsatua 22 pertsonarekin harremanetan egon zen, osasun zerbitzuetako profesionalak eta senitartekoak gehienbat. Guztiak zaintzapean ditu Koordinazio Batzordeak (Osasun Ministerioa eta Madrilgo Erkidegoa).
Era berean, Carlos III ospitalean bi elizgizonak artatu zituzten beste 30 pertsona zaintzapean dituzte.
Oposizioak eta sindikatuek azalpenak eskatu dituzte
Oposizioko alderdi politikoek eta hainbat sindikatuk Osasun Ministerioari azalpen gehiago eskatu dizkiote. Matok Kongresuan agerraldia egitea eskatu dute batzuek.
Profesionalek eritasunaren tratamenduan ematen diren "gabeziak salatzeko betebehar deontologikoa" dutela adierazi du Medikuen Erakunde Elkargoak, "pazienteen arretari eta segurtasunari eragin diezazkielako".
Osasun arduradunen kudeaketaren aurka protestak egin dituzte gaur hainbat ospitaleetako ateetan, Madrilen, Valentzian, Donostian, Bilbon eta Logroñon, besteak beste.
Europak ere azalpenak eskatu ditu
Afrikatik kanpo ebolaren lehen kutsadura inguratu duten gertakariak azaltzeko eskatu dio Europako Batzordeak Espainiari. Gaia jorratzeko adituen bilera berezi bat deitu du Batzordeak asteazken honetarako.
Osasun Ministerioko iturriek ziurtatu dutenez, gertakariaren berri izan bezain laster Espainiako agintariek "informazio guztia" Munduko Osasun Erakundearen (OMS) eta Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Europako Zentroaren (ECDC) esku jarri dute.
AEBek kontrolak areagotuko dituzte
Amerikako Estatu Batuek aireportuetako kontrolak areagotuko dituzte. Ebolari aurre egiteko protokolo berriak martxan jarriko dituzte. Besteak beste, baliteke bidaiarien tenperatura aztertzea, hegaldia herrialde arriskutsuetatik datorrenean.
Neurri berriak "datozen egunetan" jakitera emango dituztela azaldu dute Josh Earnest Etxe Zuriko bozeramaileak eta Thomas Frieden Eritasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentroetako (CDC) zuzendariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Gernikan, bikotekidea hil duelakoan
Ikerketa 62 urteko gizon bat hilda agertu zenean hasi zen. Haren gorpuak indarkeria zantzuak zituen, baina hasiera batean istripuz erori zela adierazi zuen Poliziak.
Ertzain-etxean jarraitzen du Lezaman aurkitutako gizona hil zuelakoan atxilotutako gizonak
Homizidio delitua leporatu diote 21 urteko gizonari.
Eemaztea eta alabak mehatxatu eta atxiki zituen gizonaren bila jarraitzen du Bilboko Udaltzaingoak
Gizonak leiho batetik ihes egin zuen, senideak mehatxatu eta gogoz kontra atxiki ondoren.
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz. Ez da inor zauritu.
Albiste izango dira: Derbia zuzenean EITBn, Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen eta Trump-Netanyahu bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Errepideak moztuta, ibaiak gainezka, argi-mozketak... Andaluziak ekaitzen ondorioak pairatzen jarraitzen du
Bizilagun askok egunak daramatzate etxetik kanpo; oraindik 3.500 lagun daude kiroldegietan eta hoteletan. Etxera itzuli direnek lokatza eta ura aurkitu dituzte bazter guztietan.
Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon
Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.
Bederatzi gaztek ziurtatu dute euren entrenatzaileak, Osasunaren ikuskatzaile ohiak, sexu-mezuak bidaltzen zizkiela
Errioxako Auzitegiak auzipetuaren aurkako lehen saioa egin du astearte honetan, 16 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea egotzita.
Yala Nafarroak otsailaren 21ean kalera irteteko deia egin du Palestina ahaztu ez dadin
Manifestazioa 17:00etan egingo dute, Iruñean, Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna salatzeko. Egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen partidara joango diren zaleek ere manisfestaziora joateko aukera izango dutela azpimarratu du elkarteak.
Elisa Mouliaák aurrera jarraituko du Errejonen aurkako akusazioarekin, eta laguntza eskatu die beste biktimei
Aktorearen hitzetan "arbuiagarria da" Fiskaltzak diputatu ohiaren absoluzioa eskatu izana, Mouliaak auzitik irtetea erabaki ostean. Azaldu duenez, hamar hilabetez egon da Errejonek "jazarri, umiliatu eta inbaditu" egin zuela "frogatzen". Errejonen beste biktima batzuei "gutxienez modu anonimoan" auzian agertzeko eskatu die.