Ebolaren beldur, medikuek artatu ez zuten nigeriar bat hil da Madrilen
Nigeriako gizonezko bat hil zen larunbatean Barajasko aireportuan (Madril), 50 minutu lurrean etzanda eta dardarka egon eta gero, osasun zerbitzuek uko egin ziotelako hura artatzeari, ebola izan zezakeen beldur.
Gizonak, baina, ez zuen ebolarik: gorputz barruan zeraman kokaina bola bat desegin zitzaion.
El Mundo egunkariak jakinarazi duenez, gizonezkoa 17:00etan iritsi zen Madrilgo aireportura, Turkiatik zetorren hegazkin batean, eta zerraldo erori zen berehala. Handik eta bi ordura hil zen.
Tarte horretan, gizonezkoa osasun arreta jaso barik izan zen 50 minutuz, aireportuko medikuak ez baitziren artatzera ausartzen. Horrenbestez, gaitz kutsakorretan adituak heldu ziren arte, gizonezkoa bakarrik utzi zuten, lurrean etzanda, hurbildu gabe ere.
Lehen ebola kasua New Yorken
Bestalde, lehen ebola kasua atzeman dute New Yorken, Bill de Blasio alkateak baieztatu duenez. Dena dela, ospitaleak gaixotasunari aurre egiteko "prest" daudela adierazi du.
Gaixoa Afrika mendebaldean izan den mediku bat da. Urriaren 14an iritsi zen AEBra, Gineatik, eta atzo bakartu zuten, positibo eman baitu ebola proban.
Agintariek azaldu dutenez, horren bikotekidea eta bi lagun ere bakartu dituzte, badaezpada, baina oraingoz ez dute sintomarik.
AEBko laugarren ebola kasua da, eta New Yorkeko lehenengoa.
Gaixotasun horrek 4.900 pertsona hil ditu Liberian, Sierra Leonan eta Ginean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz, eta ez da inor zauritu.
Albiste izango dira: Derbia zuzenean EITBn, Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen eta Trump-Netanyahu bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Errepideak moztuta, ibaiak gainezka, argi-mozketak... Andaluziak borrasken ondorioak pairatzen jarraitzen du
Bizilagun askok egunak daramatzate etxetik kanpora; oraindik 3.500 lagun daude kiroldegietan edo hoteletan. Etxera itzuli ahal izan direnek lokatza eta ura aurkitu dituzte nonahi.
Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon
Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.
Epaiketan, bederatzi gaztek ziurtatu dute euren entrenatzaileak, Osasunako ikuskatzaile ohiak, sexu-mezuak bidaltzen zizkiela
Errioxako Auzitegiak auzipetuaren aurkako lehen saioa egin du astearte honetan, 16 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea egotzita.
Yala Nafarroak otsailaren 21ean kalera irteteko deia egin du Palestina ahaztu ez dadin
Manifestazioa 17:00etan egingo dute, Iruñean, Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna salatzeko. Egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen partidara joango diren zaleek ere manisfestaziora joateko aukera izango dutela azpimarratu du elkarteak.
Elisa Mouliaak aurrera jarraituko du Errejonen aurkako akusazioarekin, eta laguntza eskatu die beste biktimei
Aktorearen hitzetan "arbuiagarria da" Fiskaltzak diputatu ohiaren absoluzioa eskatu izana, Mouliaak auzitik irtetea erabaki ostean. Azaldu duenez, hamar hilabetez egon da Errejonek "jazarri, umiliatu eta inbaditu" zuela "frogatzen". Errejonen beste biktima batzuei auzian "gutxienez modu anonimoan" agertzeko eskatu die.
Arartekoak kritikatu du zezenketen legeak ez dituela adingabeengan sortzen dituen eraginak kontuan hartzen
Arauak sokamuturra, errekortariak edo entzierroak bezalako ospakizunei buruz dihardu, betiere 16 urtetik beherakoentzat badira eta tutoreen baimena behar badute.
Euskadiko biztanleen % 10,2 atzerritar nazionalitatekoak dira eta % 14 atzerrian jaioak
Zehazki, iazko urtarrilean 226.367 biztanlek zuten atzerritar nazionalitatea Euskadin, hau da, biztanleria osoaren % 10,2; 2024ko urtarrilean baino hiru hamarren gehiago, eta Espainiako Estatuko % 14,1eko batezbestekoaren azpitik.
35 urteko preso bat hil da Arabako espetxean
Espetxeetako egoera salatzeko, elkarretaratzea deitu du Salhaketa elkarteak datorren ostiralerako, 12:30ean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.