National Geographic
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia, munduko hiri zoriontsuenen zerrendan

Hondartzak, jatetxeak eta Igeldoko parkea dira, National Geographic-en ustez, Donostiako ezaugarri erakargarrienak.
Ondarretako hondartza, Donostiako xarmaren erakusle. Argazkia: EFE.
Ondarretako hondartza, Donostiako xarmaren erakusle. Argazkia: EFE.

Munduko hiri “zoriontsuenen” artean dago Donostia, National Geographic aldizkariaren arabera. Aurkeztu berri duten zerrendan, Koh Samui Thailandiako irla edota Auckland (Zeelanda Berria) ere agertzen dira.

Zerrenda ‘The World´s best cities’ (‘Munduko hiri onenak’) izeneko liburuan argitaratu dute. Bertan, Donostiako ezaugarri erakargarrienak azpimarratzen dituzte: hondartzak, Igeldoko jolas-parkea edota hiriko jatetxe garrantzitsuenak.

Donostia 2016ko hiriburu kulturala izango dela eta Basque Culinary Center zentroa ere aipatzen ditu National Geographik.

Gipuzkoako hiriburuarekin batera, honako tokiak dira munduko “zoriontsuenak”, aldizkariaren ustez: Koh Samui (Thailandia), Auckland (Zeelanda Berria), Madison (Wisconsin), Monterrey (Mexiko), Kuala Lumpur (Malaysia), Gold Coast (Australia), Dubai (Arabiar Emirerri Batuak), San Jose (Kalifornia) eta Aarhus (Danimarka).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X