Huescan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Panticosako Bainuetxea hustu dute elur-jausien arriskuagatik

Bainuetxera heltzeko errepidea, A-2606, itxi egin dute elur-jausiak izateko arriskua dela-eta. Enpresaren zuzendariak erabakia salatu du, horren ondorioz, 100.000 euro galduko dituelako.

Panticosako Bainuetxea jendez hustu dute larunbat honetan Huescan, elur-jausien arriskua dela-eta, bertara heltzeko A-2606 errepidea itxi ostean.

Jose Maria Teixido bainuetxearen zuzendariak azaldu duenez, 575 lagun zeuden bertan. Eraikina hustearen ondorioz, "euren etxera itzuliko dira, edo beste hotel batzuk bilatuko dituzte", esan du Teixidok.

Zuzendariak bainuetxea husteko erabakia salatu du, enpresak 100.000 euro galduko dituelako. "Erabaki harrigarria da, elur-jausien arriskua badago ere, errepidea primeran dagoelako", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X