Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-1 autobidea itxita, Eskoriatza parean, luizi baten ondorioz

Bitartean, GI-627 errepidetik ari dira zirkulazioa bideratzen. Herri Lanetatik jakinarazi dutenez, gauerdi inguruan irekiko dute errei bat.
121 kilometroan izan da luizia. Argazkia: @juajoxe
121 kilometroan izan da luizia. Argazkia: @juajoxe

AP-1 autobidea itxita dago 12:00etatik, Eskoriatza (Gipuzkoa) parean jazo den luizi baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Azken egunetan izandako euri-jasen ondorioz, autobidearen ondoko mendi-hegaleko lurra bidera erori da, 121. kilometroan, eta, hortaz, bi noranzkoetan itxi behar izan dute.

Zirkulazioa GI-627 errepidetik ari da bideratzen Ertzaintza, eta auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.

Herri Lanetatik jakinarazi dutenez, 00:00 eta goizaldeko 02:00ak artean irekiko dute errepideko errei bat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X