9.000 metroko altueran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbotik Munichera zihoan hegazkin bat erortzeko zorian izan da

Antza denez, hegazkina altuera hartzen ari zenean, sentsoreak izoztu eta okerreko datuak ematen hasi ziren nabigatzailera. Hegazkina minutuko 1.000 metro erortzen hasi zen.
Alemaniako konpainiak neurriak hartu ditu dagoeneko gertatutakoa errepika ez dadin. Irudia: EFE
Alemaniako konpainiak neurriak hartu ditu dagoeneko gertatutakoa errepika ez dadin. Irudia: EFE

Bilbotik Munichera 109 bidaiarirekin zihoan hegazkin bat lurrera jausteko arriskuan izan zen azaroaren 5ean, Der Spiegel egunkariak kaleratutako albiste baten arabera.

Antza denez, 9.000 metroko altueran zegoenean hegazkina minutuko 1.000 metro erortzen hasi zen. Orduan, pilotuek eskuko nabigazioa jarri zuten martxan eta hegazkineko ordenagailua amatatu, honela lortu zuten hegazkina kontrolatzea eta istripua saihestea.

Der Spiegelek dioenez, hegazkina altuera hartzen ari zenean, sentsoreak izoztu eta okerreko datuak ematen hasi ziren nabigatzailera.  Lufthansa konpainiako beste 10 hegazkinetan ere honelako arazoak sortu izan direla dio Alemaniako egunkariak .

Izan ere, dagoeneko 80ren bat Airbus A-321 hegazkinetan sentsore aldaketak egin ditu konpainiak.

Gainera, Lufhansako beste hegazkin bat hustu egin behar izan dute gaur, larunbata, Ameriketako Estatu Batuetako San Frantzisko hirian, eta orduan ezagutu da Bilbotik Municherako hegaldian gertatutakoa. Gaurko ezbeharrean ez da zauriturik izan.

Datorren asteartean, horren moduko ezbeharrak aztertzen dituen Alemaniako Bulego Federalak Bilbotik irten zen hegazkinari gertatutakoaz egindako txostena ezagutzera emango du.

Bihar, Der Spiegel egunkariak arazoak sortu dituzten sentsoreen inguruko albistea kaleratuko duela azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X