Polizia operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Katalunian atentatzeko asmoa zuten 10 jihadista atxilotu dituzte

18:00 - 20:00
Katalunian atentatzeko asmoa zuten 10 jihadista atxilotu dituzte
Goizeko 04:00etan hasi da Jihadismoaren aurkako polizia-operazioa. Esquadra mossoek hamar pertsona atxilotu dituzte Bartzelona eta Tarragonako 5 herritan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X