Justizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BJKNk eta Jaurlaritzak gatazken bitartekaritza indartuko dute

Justizia Administrazioaren lan-karga arintzea izango da neurri horren helburua.
18:00 - 20:00
Euskadi aitzindaria izan da bitartekaritza judiziala eskaintzen

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean arituko dira gatazkak konpontzeko prozesuan bitartekaritza indartzeko, eta horrela Justizia Administrazioaren lan-karga arintzeko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Administrazio Publikoko sailburuak eta Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidenteak hitzarmena sinatu dute gaur Madrilen, bitartekaritza alorrari begira.

Lan-hitzarmen horri esker, BJKNren eta Jaurlaritzaren arteko komunikazioa erraztuko da, informazioa trukatzeko garaian.

2007an hasi ziren epaitegiko bitartekaritza zerbitzuak EAEn, eta ordutik hazi egin dira, Estatuko lehenengo postuan kokatu arte. Izan ere, bitartekaritzarekin amaitzen diren Espainiako Estatuako prozesu judizialen % 60 EAEn izaten dira, eta horietako % 80 bi hilabete baino gutxiagoan konpontzen dira.

Aurten, Eusko Jaurlaritzak 635.000 euro bideratuko ditu bitartekaritza zerbitzuak finantzatzeko, herritarrek gatazkak doan, azkar eta prozesu judizialak saihestuta konpon ditzaten.

Gaur egun, Jaurlaritzak zigor alorrean eta familia gatazketan (dibortzioak, kustodiak, etab.), besteak beste, eskaintzen du bitartekaritzara jotzeko aukera, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X