Ribaforada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat atxilotu dute Nafarroan, sarean gorrotoa sustatzeagatik

Atxilotuak zabaldutako bideoetako batean, "juduen eta Israelgo Estatuaren kontrako indarkeriazko ekintza egitera dei egiten zuen", Guardia Zibilaren arabera.

Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du, sare sozialen bidez indarkeria eta gorrota sustatzen zuen materiala zabaltzeagatik, horietako baten bat juduen kontrakoa.

'Preludio' operazioaren baitan kokatu da atxiloketa. Ustezko delitugilea 28 urteko gizona da, atzerritarra eta Ribaforadako bizilaguna, Guardia Zibilak gaur, larunbata, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Gainera, materiala erreproduzitzeko inolako oztoporik gabe argitaratu du gazteak.

Horren ildotik, esan du "ehunka sarrera" izan dituela. Era berean, "askotan ikusi eta erreproduzitu izan dute; hortaz, gorrotoa eta indarkeria bultzatzen duten mezu horiek sareko milaka erabiltzailerengana heldu dira".

Zabaldutako bideo batean, "juduen eta Israelgo Estatuaren kontrako indarkeriazko ekintza egitera dei egiten zuen", Guardia Zibilaren arabera.

"Sare sozialetan zabaldutako edukien larritasunak eta gordintasunak" eragin zuen ikerketa abiaraztea, perfil horien erabiltzailea identifikatzeko helburuarekin, eta atxiloketarekin bukatu da.

Etxebizitzan egindako miaketan, informatika-material mordoa atzeman dute eta, orain, Guardia Zibilaren ikertzaileek aztertuko dute.

Operazioan, Nafarroako Informazio Taldeko eta GAReko agenteek parte hartu dute, Informazio Buruzagitzaren (UCE-3) eta Fiskaltzaren aholkuen laguntzaz.

 

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute. 

Gehiago kargatu