7 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Nafarroan iloba bortxatu zuen gizon bati
Epaiaren arabera, 11 urtez auzipetua ezingo da biktimarengana 500 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta harekin komunikatu ere. Epaileek, salatzailearen bertsioa berresten duten testigantzak daudela adierazi dute.
Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak 7 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio 2022ko otsailean, 39 urte zituela, 22 urteko iloba bortxatu zuen gizon bati, Iruñetik gertu dagoen herri batean.
Epaiaren arabera, 11 urtez auzipetua ezingo da biktimarengana 500 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta harekin komunikatu ere. Gainera, zaintzapeko askatasunaren neurri bat bete beharko du, askatasunaz gabetzeko beste 6 urteko zigorraren ostean bete beharrekoa. Horrez gain, 10.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
Delitua 2022ko otsailaren 19an burutu zuen. Neska ez zen Iruñean bizi, eta hitzordua zuen Nafarroako hiriburuan covid txertoa jartzeko. Osabak telefonoz hitz egin zuen berarekin, eta elkar ikustekotan geratu ziren.
Auzipetuaren logelan, bai auzipetuak bai berarekin zihoan gizonak kokaina-marra bana esnifatu zuten. Biktimari ez zioten eskaini. Une horretan, kondenatuak garagardoak erostera joateko esan zion lagunari. Gelan bakarrik geratu zirenean, akusatuak sarrerako atea blokeatu eta iloba bortxatu zuen.
Ekainaren 5ean egindako epaiketan, Fiskaltzak eta akusazioak 14 urteko kartzela-zigorra eskatu zuten gizonarentzat, sexu-eraso delitua egotzita, genero eta ahaidetasun larrigarriekin. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen.
Epaileek adierazi dutenez, ordea, salatzailearen bertsioa berresten duten testigantzak daude. Bortxaketa jasan ondoren, haren anaiak eta laneko arduradun batek haren aldartea egiaztatu zuten. Epaileentzat, halaber, adierazgarria da Nafarroako Unibertsitate Ospitalean artatu zuen medikuaren testigantza, bai eta auzitegiko medikuaren eta psikologoen adierazpenak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.