Ibilaldia 2015
Zure interesekoa izan daiteke
Indarrean sartu da guraso bakarreko familien ziurtagiri digitala EAEn
Ziurtagiri horri esker, guraso bakarreko familiek euskal erakundeen dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Jaurlaritzaren arabera, 21.000 familia inguruk jaso ahal izango dute akreditazio hori, horietatik % 80k emakumeek.
Asko izan dira urtea mendira joanez hasi dutenak hotzari aurre eginez
Ohitura denez, jende askok hasi du urtea mendira igotzen, eta gailurrean salda bero bat edo xanpain kopa bat zuten zain.
Ertzaintzak operazio batean konfiskatutako materiala eman dio Gambiako GKE bati
Egoera onean eta inork erreklamatu ez dituen arropak, oinetakoak eta txorrotak dira. 2020an egindako polizia-operazioan, sei pertsona atxilotu zituzten, Arabatik igarotzen ziren kamioien atoietan lapurtzea egotzita.
24 urteko motor-gidari bat hil da Hernanin, auto baten kontra talka eginda
Istripua gaueko bederatziak baino lehentxeago gertatu da, GI-2132 errepidean, Hernani parean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bi ibilgailuek talka egin dute. Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, abenduaren 31ko goizaldean emakume bat hiltzea egotzita
Emakumea amilduta aurkitu dute bart bertan.
Urtezahar gauean suteak piztu dira Bizkaiko eta Arabako edukiontzietan, kalte handirik eragin gabe
Suhiltzaileek Algortan eta Gasteizko hainbat puntutan esku hartu dute pirotekniarekin zerikusia izan duten suak direla eta.
Iruñean mozorrotuta esan diote agur 2025ari
Toki askotan Urtezahar gaua jantzi dotoreekin eta afari formalekin lotzen den bitartean, Nafarroako hiriburuan kalera mozorrotuta irteten dira. Ohitura horrek abenduaren 31n hiria sormen eta umorez betetako desfile inprobisatu bihurtzen du.
Hainbat edukiontzik su hartu dute Algortan, Gabon Zahar gaueko pirotekniagatik
Suhiltzaileek Algortan (Bizkaia) esku hartu dute gaur goizaldean, Gabon Zahar gauean material piroteknikoa erabiltzeagatik hainbat edukiontzitan piztutako sutea itzaltzeko.
Ailany da Euskadiko 2026ko lehen haurra, 00:29an Basurtuko Ospitalean jaioa
EAEn eta Nafarroan jaiotako lehen haurtxoak, guztiak, neskatoak izan dira: Libe Mendaroko Ospitalean (Gipuzkoa) 02:43an, Nora Txagorritxuko Ospitalean (Araba) 03:17an, eta Salome Nafarroan 02:23an.
Jende askok agurtzen du urtea Gorbeian eta Pagasarrin gailurra eginez
Tradizioz edo gustu hutsez, jende askok erabaki du urtea mendian agurtzea. Gorbeia, 1.482 metrorekin, jende gehien biltzen duen tokietako bat izan da berriro, eta 2026rako agur eta zorionak emateko irudiak iritsi dira bertatik. Eta hain gora igo beharrik gabe, Pagasarrikoa bezalako ibilaldi irisgarriagoak Gabonetako erromesaldi gune bihurtu dira aurten ere.