Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Gueñesen trenak harrapatuta

Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, tren batek lagun hori harrapatu du, trenbide-pasagune batetik gertu, Iorgi kalean.
Gizonezko bat hil da Gueñesen trenak harrapatuta EFE
Gizonezko bat hil da Gueñesen trenak harrapatuta. Argazkia: EFE

Gizonezko bat hil da larunbat arratsalde honetan Sodupe parean, Gueñesen (Bizkaia), tren batek harrapatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, 16:10ak aldera tren batek lagun hori harrapatu du, trenbide-pasagune batetik gertu, Iorgi kalean.

Hainbat mediku eta Ertzaintzako zenbait agente bertaratu dira, baina lagun horren heriotza baieztatu dute.

Ezbeharraren ondorioz, tren zerbitzua etenda egon da Bilbo eta Balmaseda artean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X