Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neonaziek svastika bat egin diote gazte bati besoan Bilbon

Gertaera ostiral goizean jazo zen, Bilboko Arangoiti auzoan. Goizeko zazpietan gaztea etxera zihoan jaietan ibili ondoren, eraso egin ziotenean.
Gaztearen besoaren irudia, erasoaren ostean. Argazkia: EiTB
Gaztearen besoaren irudia, erasoaren ostean. Argazkia: EiTB

Neonazi batzuek gazte bati eraso egin zioten ostiral goizean Bilbon, eta labana bat erabiliz svastika bat egin zioten besoan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Salaketa larunbatean jarri zuen gazteak Ertzaintza. Gertaera ostiral goizean jazo zen, Bilboko Arangoiti auzoan. Goizeko zazpietan gaztea etxera zihoan jaietan ibili ondoren, eraso egin ziotenean.

Antza, hiru pertsonek egin zioten eraso gazteari eta svastika bat eta 88 zenbakia egin zizkioten besoan. Labana bat erabili zuten horretarako. Ondoren, jipoitu egin zuten.

Sare Antifaxistak erasoa salatu du sare sozialetan eta gaztearen argazkiak argitaratu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X