Matrikulazio kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskara egunerokoan erabiltzeko metodoa eskainiko du AEK-k

"Euskara egunerokoan edo lanean erabili nahi dutenek metodo eraginkorra aurkituko dute AEKn", azpimarratu dute matrikulazio kanpainaren aurkezpenean.
AEKren matrikulazio kanpainaren aurkezpena. Argazkia: AEK

AEK-k 2015-2016 ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu du asteazken honetan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Kanpaina 'Euskara praktikoa' goiburupean egingo da, eta aurkezpenean, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika eta Artezkaritza Kontseiluko kide Oskar Elizburu, Iñaki Urkijo, Bixente Claverie, Gorka Arbulu eta Xabi Gartzia izan dira.

Azken urteotako ideietan sakonduta eta AEKn hasieratik izan den izaerari eutsita, aurtengo kanpainan "euskara egunerokoan edo lanean erabili nahi dutenek metodo eraginkorra aurkituko dute AEKn", esan dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan. "Euskara praktikoa, eguneroko premiei aurre egiteko bideratuta. Ideia horixe da: AEKrekin lortuko duzue nahi duzuen guztia ulertzea, nahi duzuen guztia esatea", azaldu dute.

Halaber, kanpainaren euskarrietako bat izango den spot laburra aurkeztu dute, AEKren mezua "bikain" jasotzen duena. Segundo gutxiko istorioa horren protagonista Sara Cozar aktorea da, AEKn ikasle izandakoa. Sara Cozarrek berak aurkezpenean azpimarratu du "oso gustura" egon zela duela bi urte AEKren euskaltegi batean, eta, gainera, bere helburua oso azkar bete zuela, alegia, EGA agiria eskuratzea.

Gainera, diru-laguntzak ere badirela gogorarazi dute AEKren arduradunek. Zehazki, batetik, udal askok ematen dituztenak daude, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak HABEren hizkuntz eskakizunak gainditzeagatik eskaintzen dituenak.

Ikasleei aipamen berezia egin die AEK-k, eta Jabi Delgado Portugaleteko Xaribari AEK Euskaltegiko ikasle ohia, "ahalduna", ere egon da bertan. Horrela, 19. Korrikak utzitako hitza gogora ekarri dute, eta datorren ikasturtearen atarian, herritar horien "ahalduntzea" zoriondu dute AEK-koek,  "euskara jakin ez, ahaldundu eta euskara ikastea lortu zuena". "Euskara ikasi eta euskaraz bizitzeko gai direnek rol garrantzitsua jokatzen dute, eta haien ahalduntzea, haien 'euskahalduntzea', eredu paregabea da beste herritar askorentzat", azpimarratu dute.

Albiste gehiago gizartea

MANISES (VALÈNCIA), 24/07/2025.- Aeropuerto de Manises (València). La compañía Vueling desembarcó este miércoles en el aeropuerto de València a un grupo de adolescentes franceses de un vuelo con destino París debido al "comportamiento conflictivo" de estos pasajeros que ponía "en riesgo el desarrollo seguro del vuelo", según ha informado la aerolínea y han confirmado a EFE fuentes de la Guardia Civil. EFE/ Kai Forsterling
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Frantziako nerabe batzuk hegaldi batetik atera dituzte "zalapartagatik", eta Israelek antisemitatzat jo du erabakia

"Oso jarrera gatazkatsua" zutela eta jokabide horrek ontziaren segurtasuna kolokan jartzen zuela ikusita, komandanteak ukatu egin zien ontziratzea 52 bidaiariri, horietatik 44 adingabeak eta 8 adinekoak (begiraleak), eta Guardia Zibilaren esku hartzea eskatu zuen, haiek hegazkinetik ateratzeko. Israelgo Gobernuak "antisemitismoari" egotzi dio, umeak juduak direlako. Irmo ukatu dute hori konpainiak (Vueling) eta Guardia Zibilak.

Gehiago kargatu