Adingabeak osteagatik ikertuko dute Juana Rivas, baina ostiralean semea aitarekin utziko duela espero da
Espainiako Gobernuko hainbat ministro eta Andaluziako presidentea kezkatuta agertu dira mutikoaren egoera psikologikoarekin. Bestalde, Rivasen seme zaharrenak kereila aurkeztu du aitaren aurka, anaia gaztearen borondatea hertsatzeko delitua egin dutelakoan.
Granadako Auzitegiak Juana Rivasen bikotekide ohiak jarritako errekurtso bat onartu du eta, adingabekoak ostea egotzita, ikerketa zabaltzea agindu du. Bikotearen seme zaharrenak, ordea, kereila bat aurkeztu du aitaren eta psikologo baten aurka, anaia adingabearen borondatea derrigortzen saiatzeagatik.
Juana Rivas Maracenan (Granada) bizi da, eta bi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten bi semeak senar ohia duen Francesco Arcurirengandik urruntzeagatik. Ondoren, indultu partziala eman zioten. Arcurik zigor-arloko prozesua du zabalik Italian, semeei ustezko tratu txarrak emateagatik eta irailean epaituko dute, baina txikienaren zaintza bere esku dago.
Joan zen asteartean seme txikiena aitarekin utzi behar zuten Granadako familia elkargune batean, Italiako auzitegi baten agindua jarraituz, baina elkartze hori ostiralera, uztailaren 25era, atzeratu zen.
Ostegun honetan, Granadako Auzitegiak partzialki onartu du Francesco Arcurik jarritako kereila bat artxibatzeko erabakiaren aurkako errekurtso bat. Arcurik adin txikikoak lapurtzeagatik eta tratu txarrengatik jarri zuen Rivasen aurka kereila. Auzitegiak tratu txarren zatia ez du onartu, baina bai adingabeak lapurtzeari buruzkoa, Gabonetako etenaldiaren ondoren, seme gazteena ez zelako Italiara itzuli. Eta Rivas ikertzeko agindu du.
Bestetik, Rivas y Arcuriren seme zaharrenak , adin nagusikoa bera, kereila bat jarri du bere aitaren eta psikologo baten aurka, asteartean elkargunean anaia gaztearen borondatea hertsatzeko delitua egotzita. Kereilan azaltzen duenez, aitak anaiaren borondatea "makurrarazteko" eskatu zion profesionalari, "galdeketa gogor baten bidez, aitarekin itzultzeko aginduz, nahiz eta haurrak horretarako borondaterik ez duela adierazi zuen". Mutikoari "antsietatea eta ezinegona" sortu zizkiotela salatu du "negar egitera iritsi zen, eta bakean uzteko erregutzen zuen behin eta berriz".
Halaber, kereilan eskatzen du adingabea babesteko kautelazko neurriak presaz hartu daitezela, hala nola urruntze-agindua eta aitarekin joateko agindua etetea.
Puntu horretan, adin txikikoak 2025eko urtarrilean egin zuen deklarazio bat aipatzen du "aitak ematen dizkion tratu txar fisiko eta psikikoak” kontatuz. Horrez gainera, aipatzen du "hainbat agintariren aurrean sarritan" azaldu duela "amarekin eta anaiarekin Granadan bizitzeko borondatea".
PSIKOLOGOAREN TXOSTENA
Txosten "gogor eta lazgarri" batek asteartean elkargunean bizitako egoera deskribatzen du
Hala ere, oraingoz, ostiral honetan adingabea aitari entregatuko zaiola dago aurreikusita. Ildo horretan, Ana Redondo Berdintasun ministroak adingabearen osotasun fisikoa eta psikologikoa bermatzeko eskatu dio Loles Lopez Andaluziako Familia eta Berdintasun sailburuari. Ministroak "adingabearen interes gorenagatik oso kezkatuta" dagoela adierazi du, eta ingurune segurua, errespetuzkoa eta babeslea bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartzeko eskatu du, “adingabearen osasun mentalean eta fisikoan eta haren eskubideekiko errespetu osoan” oinarrituta.
Bestalde, Sira Rego Gazteria eta Haurtzaro ministroak "gogor eta lazgarritzat " jo du asteartean entrega-gunean adingabearekin egon zen psikologoetako baten txostena. Txosten hori Fiskaltzari helarazi zaio, beharrezkoa bada esku har dezan.
Bien bitartean, Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidenteak adierazi duenez, "Gobernuak, adingabea babestuko du une oro, bere eskumenen esparruan, baina ezin dugu Botere Judizialaren zereginetan sartu, eta elkarguneak ez dira zirku bihurtu behar".
Azkenik, Irene Montero Podemoseko idazkari politiko eta eurodiputatuaren hitzetan, Gobernuak adingabearen interes gorena bermatu behar du eta Italiara aitarekin itzultzea saihestu behar du Hagako Hitzarmenaren salbuespena aplikatuta. "Estatua da Danieli gertatzen zaionaren erantzulea", ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borrokaldi baten testuinguruan jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.