Ostiralera atzeratu da Juana Rivasen adin txikiko semea aitari ematea
Auzitegi Konstituzionalak babes-errekurtsoa atzera bota du, baina Granadako epaileak haurra aitari ematea atzeratzea erabaki du, horretarako "indarra erabiltzea erabat baztertzen" duela argudiatuta.
Granadako 3. Auzitegiko titularrak ostiralera atzeratu du Juana Rivasen adin-txikiko semea bere aitari ematea. Rivasek kartzela zigorra eta ondoren indultu partziala jaso zituen, bere bi semeak tratu txarrengatik prozesu penala zabalik duen Francesco Arcuri aitarengadik urruntzeagatik.
Italiako epaitegien ebazpenek aitarekin Italiara itzultzeko agintzen diote Rivasen 11 urteko semeari, hark baitu haurraren zaintza. Arcurik astearte goizean Granadako hiriburuko familia-elkargunean jaso behar zuen mutikoa.
Rivasen defentsak, ordea, babes-errekurtsoa eta kautelazko neurriak eskatu zituen Konstituzio Auzitegian. Epaitegiak astearte goizean, azken unean, ezetsi egin ditu neurri horiek "bide judiziala ez agortzea eta garrantzi konstituzional berezirik ez izatea" argudiatuta.
Hala ere, tentsioz betetako goiz baten ostean, haurra amarekin itzuli da, Italiako auzitegien ebazpen judiziala bete arte.
Granadako familia-elkarguneko langileek emandako informazioari erantzuten hartu du neurria epaileak. Izan ere, hainbat orduz izan da han mutikoa, bertako langileekin bilduta.
Epaileak eman duen arrazoia da “erabat baztertzekoa” dela “indarra erabiltzea mutikoa aitari emateko”.
Oraingoz, beste guraso trukea ostiralean egitea erabaki du epaileak eta "premiaz" eskatu du langile espezializatuek adingabea entregatzeko "lekuari, baldintzei eta moduari" buruzko txosten bat egitea.
Amaren talde juridikoak esan du oraindik garaiz daudela haurraren nahiak entzuteko eta honek “bere sufrimendua azaltzeko adina heldutasun” duela. Izan ere, mutikoak, Granadan bere anaia adin nagusikoarekin, gelditzeko nahia adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak