Zenbait karabela portugaldar ikusi dituzte Kontxan, Zurriolan, Itzurunen, Lagan, Bakion eta Arenan
Marmoken presentziaz ohartarazteko bandera berezia jarri dute Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartza horietan, baina sorosleek soilik pertsona bat artatu dute. Topatu dituzten marmokak txanpon baten neurrikoak dira, eta horien ziztadak ia ez du minik eragiten.
Karabela portugaldarra, Zurriolako hondartzan. Argazkia: Europa Press
Zenbait karabela portugaldar ikusi dituzte ostegun honetan Gipuzkoako Kontxa, Zurriola eta Itzurun hondartzetan, baita Bizkaiko Laga, Bakio eta Arena hondartzetan ere, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Ildo horretatik, marmoken presentziaz ohartarazteko bandera berezia jarri dute Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartza horietan.
Dena dela, sorosleek soilik pertsona bat artatu dute. Topatu dituzten marmokak txanpon baten neurrikoak dira, eta horien ziztadak ia ez du minik eragiten.
Zure interesekoa izan daiteke