Salaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldoko 300 adingabe subnutrizio egoeran bizi direla salatu dute

Diru-laguntzetara bideratutako partidak handitzea eta udaleko gizarte zerbitzuak indartzea eskatu dio Berri-Otxoak plataformak Udalari.
Jantoki soziala. Artxiboko irudia: EiTB
Jantoki soziala. Artxiboko irudia: EiTB

Barakaldoko 300 adingabe "subnutrizio egoeran" bizi direla salatu du gizarte bazterketaren kontrako eta gizarte eskubideen aldeko Berri-Otxoak plataformak.

Aipaturiko elkarteak gogora ekarri duenez, Arartekoak egindako txosten baten arabera, EAEko 15 urtetik beherako 16.000 adingabek elikadura pobrea edo desorekatua dute.

Bestalde, udal haurtzaindegiek ezarritako irizpideak salatu ditu; izan ere, "langabeen haurrek diskriminatu egiten ditu, ordutegia murriztuta eta askaria ukatuta".

Hori dela eta, dozenaka adingaberen eta familien elikadura hobetzeko benetako neurriak eskatu ditu.

Ildo horretan, duela lau urtetik izoztuta dauden diru-laguntzetara bideratutako partidak handitzea eta udaleko gizarte zerbitzuak indartzea eskatu dio Berri-Otxoak plataformak Udalari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X