Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea izan da Zornotzako egur lantegi batean

Forest Trafic enpresaren txirbil biltegian piztu da sua, pabilioiaren kanpoan, eta ez da inor zauritu.

Suhiltzaileek Zornotzako Boroa industrialdeko Forest Trafik egur lantegiko txirbil biltegian piztu den sute bat itzali dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak 09:35 aldera jaso du sutearen abisua. Dirudienez, sua pabilioiaren kanpoaldean dagoen txirbil biltegian piztu da.

Suhiltzaileak bertaratu eta sua itzaltzea lortu dute, langileak atera behar izan gabe. Gainera, ez da inor zauritu.

uritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X