Trafiko-istripua Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak AP-68an, Urkabustaizen, kamioi batek istripua izan ostean

Gertakaria 07:30 aldera jazo da, eta kilometro bat eta bi arteko ilarak eragin ditu, Gasteizko noranzkoan.

Kamioi batek artaziarena egin du AP-68 autobideko irteera batean, Urkabustaiz (Araba) udalerri parean. Istripuaren ondorioz, bi kilometro arteko auto-ilarak izan dira Gasteizko noranzkoan, Segurtasun Sailak adierazi duenaren arabera.

Gertaera 07:30 inguruan jazo da, ibilgailua AP-68 autobideko irteeran zeharkatuta geratu denean, Gasteizerako bidean.

Istripuan, ez da inor zauritu, baina ilara luzeak sortu dira horren eraginez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X