Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baztertu egin dute ustezko abusuak egiteagatik ikertutako irakaslea

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak jakitera eman duenez, neurri horrek bere horretan jarraituko du gertatutakoa argitu arte.
18:00 - 20:00
Baztertu egin dute ustezko abusuak egiteagatik ikertutako irakaslea

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak gaur jakinarazi duenaren arabera, hiru eta lau urte bitarteko lau umeri gutxienez ustezko sexu-gehiegikeriak egiteagatik ikertzen ari diren Gasteizko Haur Hezkuntzako irakaslea irakaskuntza-zereginetatik baztertu dute "aldi baterako".

Donostian egin ditu adierazpen horiek sailburuak, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria zentroaren inaugurazio-ekitaldian, eta gaur bertan hartu duten badaezpadako neurria dela esan du.

Sailburuaren esanetan, pertsona hori gertakarietan "nahasita dagoen ala ez" jakin arte, "aldi baterako zerbitzutik baztertzea" erabaki dute, Eusko Jaurlaritzak "hezkuntza-komunitatea babestu behar duelako, ikasleak zein irakasleak".

Uriartek adierazi duenez, "hainbat unetan egon izan zitezkeen kontraesanak alde batera utzita", Hezkuntza Sailak "jakin nahi du zer ari den gertatzen, neurriak hartzeko".

Horren harira, gaur bertan hitz egin du Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusiarekin, "egoera zein den argitzeko eta dagozkion neurriak hartzeko". Hark idatzi ofizial bat igorri dio, eta idatzi horretan jakinarazten da joan zen ekainean Arabako Fiskaltzak eginbideak ireki zituela, eta irakasle hori eginbide horietan nahasita dagoela, baina ez inputatuta.

Hori horrela, "gaur goizean bertan" hartu ditu Jaurlaritzak "prebentziozko neurriak", eta, horien eraginez, irakasle hori bere postutik baztertu dute "aldi baterako". Horrenbestez, "gaur goizean ez da klaseak ematera joan, ikasleak zein irakaslea bera babesteko".

Gertatutakoa guztiz argitu arte izango dute neurri hori indarrean, Hezkuntzako buruak iragarritakoaren arabera.

Ikerketa 2012-2013 ikasturtean abiatu omen zuten, Haur Hezkuntzako lehen zikloan zegoen hiru urteko neskato baten aitak bere alaba irakasle baten sexu-gehiegikerien biktima izan zitekeela salatu zuenean.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X