EKIMEN SOLIDARIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hozkailu Solidarioa ekimena Gasteizera iritsi da

Elikagairik zaborretara ez botatzea da helburua. Salburua Burdinbide elkartea da bultzatzailea, eta horren esanetan, erosten ditugun elikagaien % 30-50 inguru botatzen dugu.
Gasteizko Hozkailu Solidarioa. Argazkia: @neverasolidaria
Gasteizko Hozkailu Solidarioa. Argazkia: @neverasolidaria

Hozkailu Solidarioa ekimena Gasteizera iritsi da; Salburuako bizilagunen elkartearen lokalean jarri dute hozkailua, eta egunean 24 orduz egongo da martxan.

Hala, jatetxeek, hipermerkatuek edota herritarrek partikularrek soberan dituzten jakiak utzi ahal izango dituzte Hozkailu Solidarioan, behar duenak har dezan. Elikagairik zaborretara ez botatzea da helburua. Salburua Burdinbide elkartea da bultzatzailea, eta horren esanetan, erosten ditugun elikagaien % 30-50 inguru botatzen dugu.

Kontsumo egokiaren kontzientzia zabaltzea da erronka nagusia. Sukaldeetan soberan dauden elikagaiak, inguruko bizilagunen eskura jarrita, produktu guztiak aprobetxatu nahi dira. Bi baldintza bete behar dituzte Hozkailu Solidariora heltzen diren jakiek; iraungitze data pasatu gabe egotea, eta kozinatutako produktua bada, egunekoa izatea.

Galdakaon, jada, bi hozkailu solidario martxan daude. Arduradunek diotenez, egunean hiru aldiz, gutxienez, betetzen eta husten dute hozkailua. Tabernariak eta dendariak dira, batez ere, janaria uzten dutenak.

Datozen asteotan ekimena Leiolako kanpusera iritsiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X