azaroaren 25etik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiarrek sakelakoaren bidez ordaindu ahal izango dute TAOa

Ordainketa telefonoaren bidez egiteko aukera emango dute, eta, beraz, edozein lekutatik ordaindu ahal izango da eta ez da autoan ordainagiria utzi beharko.
Prentsaurrekoan app berria erakutsi dute. Irudia: EiTB
Prentsaurrekoan app berria erakutsi dute. Irudia: EiTB

Pilar Arana Donostiako Udaleko Mugikortasun eta Garraio zinegotziak sakelako telefonoetarako aplikazio bat aurkeztu du asteazken goizean. Aplikazio horri esker, donostiarrek Araututako Aparkaldi Zerbitzua (TAO) ordaindu ahal izango dute sakelako telefonoarekin.

Orain arte, aparkatzeko tasa makinetan ordaintzen zen txaponak edo txartelak erabiliz, baina azaroaren 25etik aurrera aplikazioak TAOaren erabiltzaileei hainbat zerbitzu gehiago eskainiko dizkie.

Aranaren arabera, “sistema berri honek egun dagoena osatzen du, eta, horrenbestez, Donostiak aurrerapausoa egingo du TAO zerbitzua hobetzeko. Nahikoa da smartphone bat edukitzea eta EYSAMobile aplikazioa eskuratzea (Android eta iOS sistementzako aplikazioa da) TAOa sakelako telefonoa erabiliz ordaintzeko. Horretarako, erabiltzaileek izena eman eta ordainketa modua zehaztu beharko dute: aurrekarga (diru-poltsa elektroniko baten antzeko sistema) edo kontu korrontea (hilabetero kontsumoa likidatzea). Eta hori guztia, makinatik pasatu gabe”.

Bestalde, Ugaitz Goñi EYSA enpresako ordezkariak aplikazioa nola dabilen erakutsi du. Horren esanetan, “aplikazioa ez dago matrikula bakar bati lotuta, ibilgailu bat edo gehiagorekin eta sistema duten hiri guztietan erabil daiteke; Burgosen, Madrilen edo Salamancan, besteak beste. Gainera, aplikazioak honako informazioa ere ematen du: tarifak, aparkatzeko guneak eta aparkatzeko denbora-mugak. Beraz, hiritarrek aparkatzeko baldintzak kontsultatu ahal izango dituzte makinara joan edo langile bati galdetu gabe”.

Donostiarrek TAO ordaindu ahal izango dute sakelako telefonoaren bidez

Ordainketa telefonoaren bidez egiteko aukera emango dute, beraz, edozein lekutik ordaindu ahal izango da eta ez da beharrezkoa izango autoan ordainagiria uztea.

Pilar Arana Mugikortasun eta Garraioko zinegotziak sakelako telefonoetarako aplikazioa aurkeztu dute gaur, asteartea, goizean. Aplikazio horri esker, donostiarrek Araututako Aparkaldi Zerbitzua – TAO – ordaindu ahal izango dute sakelako telefonoarekin.

Orain arte, TAOa makinetan ordaintzen zen txaponekin edo txartelarekin, baina aitzitik, azaroaren 25etik aurrera aplikazioak TAOren erabiltzaileei hainbat zerbitzu gehiago eskainiko dizkie.

Aranaren arabera, “sistema berri honek egun dagoena osatzen du eta, horrenbestez, Donostiak aurrerapausoa egingo du TAO zerbitzua hobetzeko. Nahikoa da Smart-phone bat edukitzea eta EYSAMobile aplikazioa eskuratzea – Android eta IOS sistementzako aplikazioa da – TAOa sakelako telefonoarekin ordaintzeko. Horretarako, erabiltzaileek izena eman beharko dute eta ordainketa modua zehaztu: aurrekarga, hau da, diru-poltsa elektroniko baten antzeko sistema, edo kontu korrontea, hau da, hilabetero kontsumoa likidatzea. Eta hori guztia, makinatik pasa gabe”.

Bestalde, Ugaitz Goñi EYSA enpresako ordezkariak aplikazioaren erakustaldia egin du eta, adierazi duenez, “aplikazioa ez dago matrikula bakar batera lotuta, baizik eta ibilgailu bat edo gehiagorekin eta sistema duten hiri guztietan erabili daiteke, besteak beste, Burgos, Madrid edo Salamanca. Gainera, aplikazioak, besteak beste, honako informazioa ematen du: tarifak, aparkatzeko guneak eta aparkatzeko denbora mugak. Beraz, hiritarrek aparkatzeko baldintzak kontsultatu ahal izango dituzte makinara joan edo langile bati galdetu gabe”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X