Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-1 errepidea zabaldu dute, Luko eta Eskoriatza bidesarien artean

Errepidea itxita egon da atzo arratsaldetik, lur-jausi baten ondorioz itxi baitzuten.
18:00 - 20:00
Beste Luizi bat AP-1 autobidean

AP-1 errepidea bi noranzkoetan zabaldu dute larunbat goizean, Luko eta Eskoriatzako bidesarien artean. Izan ere, atzo (ostirala) arratsaldetik itxita egon da lur-jausi bat izan ondoren, azken egunotako euri zaparraden ondorioz, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Lur-jausia 16:45ean izan zen eta lurra, berez, ez zen errepidera iritsia; baina, hala ere, bidea etetea erabaki zuten, ''segurtasuna lehenesteko''.

Errepidea larunbat goizera arte etenda da errepidea moztuta, orduan erabaki baitute berriz trafikora zabaltzea 'by-pass' baten bidez, 119-121 kilometroen artean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X