Profila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Carlos Elizalde, telebistako gotzaina

Gasteizko gotzain berriak telebista saio bat aurkezten du astero, eta gazteekin komunikatzeko erraztasuna du.
Juan Carlos Elizalde. Argazkia: Navarra Television
Juan Carlos Elizalde. Argazkia: Navarra Television

Juan Carlos Elizalde Espinal (55 urte) nafarra ezustean izendatu dute Gasteizko gotzaina, Miguel Asurmendik kargua uzteko borondatea agertu eta urtebetera.

Elizalde ez da ezaguna, eta, horrenbestez, zaila da zehaztea nolakoa izango den apezpiku gisa. Batzuen esanetan, oso irekia da, eta bat egiten du Frantzisko aita santuaren politikekin. Beste batzuen (Religion Digital webgunea, adibidez) hitzetan, baina, "Juan Ignacio Munillaren eta Rouco Varelaren hautagaia" zen.

Gotzain berriak erraztasuna du gazteekin, eta komunikatzaile ona da. Horren ildotik, astero saio bat aurkezten du Navarra Television telebista katean, "Iglesia Navarra" izenekoa.

Antza denez, ez du euskara menperatzen, baina ulertu egiten du, eta Facebooken profil arrakastatsua du, 1.300 jarraitzaile baititu.

Elizalde Mezkiritzen jaio zen, eta 1987ko urriaren 3an egin zen apaiz, Orreagan. Filosofian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Teologia Espiritualean Comillaskoakoan.

Beste hainbat karguren artean, apezpiku-bikarioa zen egun Iruñea-Orreaga eskualde pastoralean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X