Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bere emaztea hil du Avilesen

Auzokoek azaldu dute eztabaida entzun zutela astelehen gauean. Indarkeria matxista kasu bat dela konfirmatu dute.
Poliziak etxebizitza zigilatzen, Avilesen (Asturias). Argazkia: EFE
Poliziak etxebizitza zigilatzen, Avilesen (Asturias). Argazkia: EFE

45 urteko gizon batek bere emaztea hil du Avilesen (Asturias) zuten etxean. Gizonezkoa atxilotu dute, emaztea hil izanaren akusaziopean.

Avilesko El Carbayedo auzoan jazo da.  Auzokoek azaldu dute etxe horretan eztabaida entzun zutela astelehen gauean, kolpeak eta oihuak tartean.

Bikotea oso ezaguna zen hirian, "La Duquesita" gozodenda ospetsua beraiena baitzen, hiri erdian. Denda astearteetan ixten dute, horregatik gaur arte ez dute senideek ezer jakin, itxita zegoelako.

Asturiasko Justizia Auzitegi Gorenak konfirmatu du indarkeria matxista kasua dela eta ez zegoela senarraren aurkako salaketarik aurretik. Emakumearen hilotza (ikerketaren iturrien arabera, kolpez josita zegoen) Oviedora eraman dute, autopsia egiteko.

Bestalde, gizonezkoa ospitalera eraman dute, Polizia Nazionalak lagunduta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X