Mankomunitateak errefusatu egin du Lapatxeko zabortegia handitzea
Urola Erdiko Mankomunitateak errefusatu egin du Lapatxeko zabortegia (Azpeitia) handitzea, baina onartu du bete arte zaborra jasotzen jarraitzea. Horrela, hiruzpalau hilabete gehiago izango da zabalik.
Dena dela, Lapatxeko kudeatzaileek gogorarazi dute epe horren ostean arazotan izango direla, eta, horregatik, konponbideak eskatu dizkiote Gipuzkoako Aldundiari.
Foru erakundea zabortegia handitzearen aldekoa zen, baina alternatiba bat diseinatu du: Gipuzkoako zaborra Kantabriara eramatea, Meruelo herrira. 20-25 kamioi abiatuko lirateke egunero, eta kostua % 50 garestitzea ekarriko luke horrek.
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuaren ustez, azpiegitura handitzeko ezezkoaren atzean arrazoi politikoak daude.
Albiste gehiago gizartea
Intentsitate handiko sexu-eraso bat salatu dute Iruñeko etxebizitza partikular batean
San Fermin jaietan goizero egiten den segurtasun-batzordean, intentsitate txikiko emakumeen sexu-askatasunaren aurkako bi indarkeria-kasuren berri eman dute (ukituak), eta pertsona bat atxilotu dute.
Kokapena partekatzea: segurtasuna edo kontrola?
Geroz eta pertsona gehiagok beren kokapena partekatzen dute une oro, aplikazio baten bidez edota sare sozialetan, adibidez. Adituek ohartarazi dutenez, dinamika horiek kontrolarekin lotuta egon daitezke, bereziki bikoteen kasuan, kontrola eta indarkeria lotuta egon daitezkeelako kasu askotan.
'Parar la Guerra' plataformak Gazaren kontrako sarraskia gelditzeko elkarretaratzeak egin ditu Euskal Herriko hainbat udalerritan
Gazaren kontrako sarraskia gelditzeko elkarretaratzeak egin ditu gaur 'Parar la Guerra plataformak' Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan. Bilbon, ehunka lagun bildu dira Areatzan, eta "behin betiko su-etena" eskatu dute bertan.
Hegazkin baten aurrean eroritako tximista bat grabatu dute, Loiuko aireportuan lur hartzen ari zela
Ostiral honetako 23:00ak aldera, Valentziatik zetorren Vueling konpainiako hegaldiaren bidaiariak ekaitz elektrikoaren lekukoa izan dira, Bilboko Aireportuan lurreratzen ari zirela.
Euri zaparrada handiak bart Araban
Eltziegoko eta Guardiako irudi hauetan argi ikus daiteke ekaitzak denbora gutxian nolako arazoak eragin zituen.
58 urteko gizon bat zauritu da entzierroaren aurretik balkoi zati bat gainera erorita
Santo Domingo aldapan, etxebizitza bateko balkoi batetik erlaitz zati bat askatu da, eta gizonaren sorbalda gainean erori da. Suhiltzaileek etxebizitzako aurrealdea garbitu eta segurtasun neurriak jarri behar izan dituzte eta, horren ondorioz, entzierroaren hasiera pixka bat atzeratu da.
Euri-jasa bortitzak bota ditu bart Araban
Eltziegoko eta Guardiako irudiotan argi ikus daiteke ekaitzak denbora gutxian nolakoak eragin zituen.
Giro nahasiarekin jarraituko dugu, eta abisu horian egongo dira Araban eta Nafarroan
Euri-zaparrada trumoitsuak espero dira arratsaldean, eta txingorra botatzeko arriskua ere badago. Dena den, badirudi ez direla bart bezain gogorrak izango.
Araban izandako ekaitz gogorrek 81,6 l/m2 utzi zituzten Goiainen
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia Villabuenara joango da kalteen balantzea egitera, eta abisu horia ezarriko dute berriro gaur arratsaldean.

Hiru atxilotu Gasteizen gizon bati eraso egiteagatik
Zauritua anbulantzian eraman dute ospitalera, aurpegian zauri bat eta saihetsetan mina zuelarik.