Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-113 errepidea itxi egin dute Castejonen, Ebrok gainezka eginda

Ebro ibaia aurrealerta egoeran dago Castejonen eta egoera berean dago Ega ibaia Andosilla parean.

Iruñea eta Madril lotzen dituen N-113 errepidea itxi egin behar izan dute Castejon parean -75. eta 77. kilometroen artean-, Ebro ibaiak gainezka egin ostean, Nafarroako Foru Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez.

Ebro ibaia aurrealerta egoeran dago Castejon parean; zehazki, 6,23 metroko altuera eta segundoko 1.490 metro kubikoko emaria zuen goizeko lehen orduan.

Aldi berean, aurrealerta egoeran dago Ega ibaia Andosilla parean eta horrek 2,19 metroko altuera eta segundoko 93,33 metro kubikoko emaria zuen lehen orduan.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute. 

Gehiago kargatu