Basaizea elkarteak antolatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarrak bat eginda Baigorrin, Nafarroaren Egunean

Manex Pagolari omenaldia egingo diote. Baigorritarrek kanpaina berezia abiatu dute Etxauzia gaztelua erosi ahal izateko eta gaurko eguna dirua biltzeko ere baliatuko dute.
2016ko Nafarroaren Eguneko kartela. Argazkia: Basaize elkartea.

Garai honetan urtero egin ohi duten bezala, Nafarroaren Eguna ospatuko dute gaur Baigorrin, "Separatismorik ez, Nafarroa bat eta bakarra" lelopean.

Aurtengo protagonista nagusia Manex Pagola kantugilea izango da; izan ere, omenaldia egingo diote. Pagolak bi antologia argitaratu berri ditu: Manex Pagola. Bere kantagintza eta argibide zonbait (1958-2015) eta Manex Pagola. 100 kantu.

Bestalde, baigorriarrek Etxauzia gaztelua erosteko kanpaina berezia abiatu dute eta gaurko eguna dirua biltzeko ere baliatuko dute.

Basaizea elkarteak antolatuta, adin guztietako lagunei zuzendutako ekitaldiak prestatu dituzte.

2016ko Nafarroaren Eguneko egitaraua

 

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko

Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute. 

Gehiago kargatu