Debekatuak egongo dira esteladak Errege Kopako finalean
Espainiako Gobernuko ordezkaritzatik gaur jakinarazi dutenez, ezin izango dira esteladak Madrilgo Vicente Calderon zelaian sartu, Bartzelona eta Sevilla arteko Errege Kopako finalean, Kirol-legeak horrela ezartzen duelako.
Era berean, ezin izango dira sartu ikur xenofobo edo legeak debekatzen dituen beste batzuk ere.
Datorren igandean, maiatzaren 22an, Errege Kopako finalerako segurtasun neurriak ezartzeko gaur egindako bileran hartu dute erabaki hori.
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak iragarri du ez dela finalera joango Espainiako Gobernuak atzera egiten ez badu.
“Ezin dut parte hartu Errege Kopako finalean esteladekin joan nahi diren Bartzelonako zaleen adierazpen askatasuna errespetatu arte. Atentatu larria da”, adierazi du.
Puigdemontek nabarmendu du ‘estelada’ legezkoa eta demokratikoa dela, eta kataluniar askorentzat “askatasun” ikurra dela.
“Asko harritu nau erabakiak, adierazpen askatasunaren aurkakoa da, oso larria da”, gaineratu du.
Albiste gehiago gizartea
71 urteko gartzela-zigorra, 11 adingaberi sexu-abusuak egiteagatik epaitutako Hondarribiako surf monitorearentzat
Auzitegiak 4 eta 12 urte arteko zigorrak ezarri dizkio sexu-gehiegikeria delitu bakoitzeko, larritasunaren arabera, eta bost hilabete gehiago material pornografikoa edukitzeagatik.
Motozale bat hil da Loiun, autobus baten kontra talka eginda
Ezbeharra 22:10 aldera gertatu da, N-633 errepidean, aireportura bidean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du emakumearen heriotza eragin duen ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
7 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Nafarroan iloba bortxatu zuen gizon bati
Epaiaren arabera, 11 urtez auzipetua ezingo da biktimarengana 500 metro baino gutxiagora hurbildu, ezta harekin komunikatu ere. Epaileek, salatzailearen bertsioa berresten duten testigantzak daudela adierazi dute.
Foru Parlamentuak harrera egin die Nafarroan oporretan dauden adingabe sahararrei
Nafarroako Parlamentuak harrera familiekin uda igarotzen ari diren 100 bat haur saharar hartu ditu gaur. Ekitaldian, Foru Ganberako presidente Unai Hualdek ongietorria eman die haurrei, eta Tindufeko kanpalekuetako arazo burokratikoengatik haien etorreraren izandako atzerapena aipatu du.
Hiru pertsona zauritu eta beste hiru atxilotu dituzte Barakaldoko jaietan izandako borroka batean
Liskarra igande goizaldean gertatu zen, Karmengo jaien azken egunean. Zaurituetako batek hainbat ebaki izan zituen, botila batekin erasotu egin ondoren.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, Donostian arma zuriz egindako eraso bat argitzeko
Erasoa igandean gertatu da, Antiguon. Gizona Donostia Ospitalera eraman dute, zauri larriekin, eta oraingoz ez dute inor atxilotu.
Albiste izango dira: Istiluak Azpeitian, BSHko langileen bozketa eta hauteskundeak Japonian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Emakumezko bat ikertzen ari dira autoarekin bikotekidea zauritu eta alde egiteagatik
Gertaera ostegun gauean izan zen Gasteizen, eta 23 urteko emakumea larunbatean aurkitu zuen Ertzaintzak. Gizona ospitalera eraman behar izan zuten larri zaurituta. Emakumeak dio gizona jarrera bortitzez autora autora igotzen saiatu zela eta beldurtuta ihes egin zuela, zauri larriak zituela jakin gabe.
Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko
Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute.
Baztandarren arteko senidetasun jai handia egin dute gaur Elizondon
Musika eta dantzaz betetako festa ospatu dute gaur baztandarrek. Bailarako ohitura eta izaeraren adierazgarri diren gaiak aurkeztu dituzte. Aroztegiko obren aurka aritzeagatik auzipetutako baztandarrek ireki dute desfilea.