71 urteko kartzela-zigorra, 11 adingaberi sexu-abusuak egiteagatik epaitutako Hondarribiako surf monitorearentzat
Auzitegiak 4 eta 12 urte arteko zigorrak ezarri dizkio sexu-gehiegikeria delitu bakoitzeko, larritasunaren arabera, eta bost hilabete gehiago material pornografikoa edukitzeagatik.
Auzitegiak 4 eta 12 urte artean ezarri dizkio sexu-abusu delitu bakoitzeko. Argazkia: EITB.
Gipuzkoako Auzitegiak 71 urte, 5 hilabete eta 9 eguneko kartzela-zigorra ezarri dio 11 adin-txikikori sexu-abusuak egitea egotzita epaitu zuten Hondarribiko surf monitoreari.
Auzitegiak 4 urte eta egun bat eta 12 urte arteko espetxealdiak jarri dio sexu-gehiegikeria delitu bakoitzagatik, delitu horien larritasunaren arabera, ekintzak izan zirenean indarrean zegoen Zigor Kodea jarraituz. Horrez gainera, 5 hilabeteko espetxe-zigorra ere ezarri dio pornografia-materiala edukitzeagatik.
Zehazki, honako delitu hauek leporatzen zaizkio: 16 urtetik beherakoei egindako sexu-abusuaren 4 delitu, nagusitasun-egoeraren prebalentzia-modalitatean; 16 urtetik beherakoei egindako sexu-abusu jarraituaren beste 4 delitu, nagusitasun-egoeraren prebalentzia-modalitatean; 16 urtetik beherakoei egindako sexu-abusu jarraituaren 3 delitu, haragi-modalitatean, nagusitasun-egoeraren prebalentziarekin, eta haurren sexu-esplotazioko materiala edukitzearen delitu bat.
Espetxe-zigorrez gain, akusatuak 3.000 eurotik 30.000 eurora bitarteko kalte-ordaina eman beharko die biktimei epaiaren arabera. Horrez gainera, beste hainba neurri ere ezartzen dizkio; hala nola, zaintzapeko askatasuna, biktimengana hurbiltzeko edota haiekin komunikatzeko debekua, eta adingabeekin harreman erregularra eta zuzena izatea eskatzen duen edozein lanbide, ogibide edo jardueratarako (ordainpekoak izan edo ez) gaitasungabetzea.
Epai hau ez da irmoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian errekurritu daiteke.
Biktimak, harrituta, 'larderia' aitortzen ez delako
Biktimen familiak ez dute erabat begi onez ikusi epaia, eta "harritu" ere egin dira ikustean ebazpenak ez duelako "larderia" aitortzen. Hala jakinarazi du Izaskun Porres abokatuak, akusazio partikular gisa biktima gehienak ordezkatu dituenak, alegia.
Adierazi duenez, gertakarien unean biktimak adingabeak ziren, eta, beraz, larderia hautemateko eskatzen ziren irizpideak "oso zorrotzak" ziren. Nolanahi ere, kasu honetan "nabarmena da larderia izan zela”, esan du.
Testuinguru horretan, eta epaia sakon aztertu ez badute ere, akusazio partikularraren aburuz larderia egon, egon zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.