LOMCE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Lapurtutako' eskola orduak itzultzea eskatu dute Filosofia irakasleek

Eusko Jaurlaritza LOMCE 'are zorrotzago' ezartzen ari dela salatu du irakasle taldeak, Erlijio irakasgaia 'ordu gehiagoz inposatzen' ari direlako EAEko eskoletan.
Filosofiako irakasleek, Gasteizen, gaur, egin duten agerraldia.
Filosofiako irakasleek, Gasteizen, gaur, egin duten agerraldia.

Filosofia irakasleek osatzen duten Agora Filosofia elkarteak LOMCE legea bertan behera uztea eta eurei "lapurtutako" eskola orduak itzultzea eskatu dute. Irakasleek salatu dutenez,  Filosofia orduak kendu eta Erlijio orduak gehitu dituzte erreformarekin.

EHUren Gasteizko campusean agerraldia egin dute goizean, euren egoera salatzeko. Hain zuzen, selektibitatea egiten ari dira gaur campus horretan; besteak beste, Filosofia ezagutza neurtzeko proba.

Oihana Ameskua eta Roberto Hernaez irakasleek hitz egin dute hedabideen aurrean. Horien hitzetan, LOMCE legearekin, Filosofia derrigorra izatetik hautazkoa izatera pasatuko da Batxilergoko bigarren mailan, eta Erlijioa ere hautazkoa izango da. Dena dela, Erlijioa ikasgaiko nota kontuan hartuko da Batxilergoko batez bestekoa egiteko, baina "ez da sartuko errebalidan". Hori "iruzurra" da, irakasleen ustez, bi ikasgaien artean lehia "desleiala" sortzen duelako.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren jarrera gogor kritikatu dute, LOMCEren neurriak "hobetzeko" aukera izan arren, bide horretan urratsik eman ez duela iritzita. Gainera, Eusko Jaurlaritza LOMCE "are zorrotzago" ezartzen ari dela salatu du irakasle taldeak, Erlijio irakasgaia "ordu gehiagoz inposatzen" ari delako EAEko eskoletan.

Beste erkidego batzuek egiten ari direna eredutzat hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, hainbat erkidegotan Filosofia derrigorrezko ikasgaitzat jo baitute Batxilergoko bigarren mailan.

Filosofiako hainbat irakaslek selektibitateko proba ez zuzentzeko hartutako erabakiaz galdetuta, Agora Filosofia taldeak esan du errespetagarria dela erabakia, eta irakasleek askatasun osoa dutela protesta egiteko modua erabakitzeko, eurek boikot egiteko modu horrekin bat egiten ez badute ere.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X