Epaiketa errepikatzeko lehen pausoa eman du Pablo Ibarrek
Pablo Ibar Raaj Singhal bere auzia epaituko duen epailearen aurrean izan da ostiral honetan, eta adierazi du bizkortu egin nahi duela epaiketa egiteko prozesua, hiru pertsona hiltzea egotzita jaso zuen heriotza zigorra bertan behera geratu eta gero.
Bertan egindako bilera batean, hedabideak aurrean zirela, Ibarren epaiketa prestatzeko zenbat denbora beharko duten galdegin die Singhalek abokatuei.
Saio arinak, Fort Lauderdale auzitegietan, Miamiko iparraldean, 10 minutu pasatxo iraun du eta Pablo Ibar Tanya emaztearekin, Candido Ibar bere aitarekin eta Michael anaiarekin batera izan da.
Pablo Ibarren heriotza zigorraren aurkako elkarteak prentsa ohar baten bidez zabaldu duenez, gaurkoa "egun ona" izan da, epaiketa errepikatzeko lehen pausoa eman dutelako.
"Defentsa eraginkorra bermatuko duen abokatu talde batekin eta Ibarrek dituen probekin, emaitzak absoluzioa baino ezin du izan", gaineratu du elkarteak.
Bigarren aldia Auzitegi beraren aurrean agertzen dela
Broward konderriko (Miamiko iparraldea; Florida, AEB) auzitegiaren aurrean lekukotasuna eman du Pablo Ibarrek ostiral honetan. Epaitegi berdinak euskal jatorriko presoari heriotza-zigorra ezarri zion 2000n. Floridako Auzitegi Gorenak zigorra baliogabe utzi zuen iragan otsailean.
Honenbestez, zigortu zutenetik 45 urteko Ibarrek bigarren agerraldia egin du Broward konderriko auzitegiaren aurrean, Pablo Ibar Heriotza-zigorraren aurkako Elkarteak agiri batean azaldu duenez.
Euskal jatorriko presoak 2009ko martxoaren 16 eta 19 artean agerraldia egin zuen Browardeko auzitegiaren aurrean, heriotza-zigorra ezarri eta ia hamar urte geroago. AEBn jaiotako gazteari hiru pertsona hiltzea leporatu zioten; taberna baten jabea eta bi modelo.
Floridako Auzitegi Gorenak heriotza-zigorra bertan behera utzi zuen otsailaren 4an. Ibarrek ia 22 urte daramatza preso, horietako 15 Reinford espetxeko (Starke, Florida) heriotzaren korridorean. Hala, bigarren agerraldia izango du Browardeko auzitegian.
Ibar errugabea dela defendatu dute beti abokatuek. ?Jarraipen konferentzia? batean testigantza emango du presoak ostiral honetan. Aldeak epaiketa antolatzeko, eta data eta iraupena zehazteko biltzen dira, besteak beste.
Baldintzapeko askatasuna, bermepean
Baldintzapeko askatasuna bermepean eskatuko dute Ibarren abokatuek, epaiketa berriaren zain familiaren esku geratzeko.
Lehen epaiketan, 1998ko urtarrilean, Broward konderriko epaimahaiak ez zuen erruduntasun epai bat adostu eta epaileak epaiketa baliogabe utzi zuen, akusatuak krimenarekin lotzeko hatz-marken frogarik eta zantzu genetikorik ez zegoelako.
Urtebete geroago epaiketa berriro egin zuten, segurtasun kamera bateko grabaketa azaldu ondoren. Bi pertsona tabernan sartu eta hiru biktimen aurka tiro egiten ikusten ziren irudietan. Ondoren tokia miatu zuten, antza denez, dirua edo bitxien bila.
Epaiketa horren ondorioz, Pablo Ibarri heriotza-zigorra ezarri zioten 2000ko abuztuaren 28an.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.